Datorren urteko maiatzaren 8an jokatuko dituzte Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK lasterketak, eta atzo, ostiralez, egin zituzten dortsalen zozketak, Azpeitiko udaletxean. Azken egunetan izan dute probetan izena emateko aukera parte hartu nahi zuten lasterkariek, baina ohiko moduan, eskaintzen duten dortsal kopurua baino jende gehiagok izena eman du probetan, eta beraz, batzuk itxaron zerrendan gelditu dira.
Lasterketen webgunean kontsulta daiteke nori egokitu zaizkion dortsalak. Hemen ikus daiteke nortzuek eskuratu duten dortsala 40 MLK probarako; hemen 15 MLK probarako, emakumeen kasuan, eta beste lotura honetan, gizonetan. Guztira, 550 dortsal izango dira lasterketa luzerako, eta 400 proba laburragorako –200 emakumeentzat eta beste 200 gizonentzat–.