Intsektuak eta arte zientifikoa uztartu dituzte gaur, larunbata, Azpeitiko Ekoetxean egin duten tailerrean. Hain zuzen ere, puntilismo tailerra: uraren osasunaz diharduten intsektuak izenburupean gauzatu dute saioa. Esperientzia horretan, uraren osasunaz diharduten intsektuak ezagutu dituzte arte zientifikoaren bidez. Ainhoa Lekuona ilustratzailearekin batera, animalia horiek behatzen, interpretatzen eta irudikatzen ikasi dute, intsektu bakoitzak ingurune urtar batean duen funtsezko zeregina ulertuz.
(Argazkiak: Ekoetxea)