Oier Etxeberria bertsolari azpeitiarrak ez du lortu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako bigarren fasera sailkatzerik. Gaur, zapatua, Miarritzen jokatu dute finalaurrekoetako lehen faseko azken saioa Julio Sotok, Sustrai Colinak, Maddi Ane Txoperenak, Maddalen Arzallusek, Andoni Rekondok eta Etxeberriak, eta aurreneko hirurek egin dute soilik aurrera txapelketan.
Etxeberria txukun aritu da, maila ona erakutsi du, baina 672,5 puntu eman dizkio epaimahaiak hari, eta horrenbestez, ez du lortu hemezortzi bertsolari onenen artean sailkatzeko beste puntu. Xabat Illarregi izan da sailkatu diren hemezortzi bertsolarien artean muga ezarri duena, 674,5 punturekin. Hori hala, bi puntugatik ez da sailkatu Etxeberria txapelketaren hurrengo fasera.
Honako hemezortzi bertsolari hauek sailkatu dira finalaurrekoen bigarren fasera:
- Amets Arzallus (746,5 puntu)
- Nerea Ibarzabal (740 puntu)
- Julio Soto (733,5 puntu)
- Beñat Gaztelumendi (733 puntu)
- Alaia Martin (722 puntu)
- Miren Artetxe (713,5 puntu)
- Sustrai Colina (713 puntu)
- Aitor Mendiluze (713 puntu)
- Aner Peritz (707 puntu)
- Joanes Illarregi (707 puntu)
- Ane Labaka (703,5 puntu)
- Oihana Iguaran (701,5 puntu)
- Nerea Elustondo (696 puntu)
- Aitor Bizkarra (694 puntu)
- Saioa Alkaiza (689,5 puntu)
- Agin Laburu (687 puntu)
- Maddi Ane Txoperena (682 puntu)
- Xabat Illarregi (674,5 puntu)
Honako sei bertsolari hauek gelditu dira kanpoan finalaurrekoetan lehen fasean:
- Oier Etxeberria (672,5 puntu)
- Maialen Arzallus (672,5 puntu)
- Xabat Galletebeitia (664 puntu)
- Andoni Rekondo (660 puntu)
- Asier Azpiroz (642,5 puntu)
- Gorka Pagonabarraga (624 puntu)