Miren Bastida mendi lasterkari azpeitiarrak Elgoibarko (Gipuzkoa) 32. Karakateko Igoera irabazi zuen atzo, zapatua. Bastidak 00.36.08 denboran egin zuen mendi horretarako igoera. Garazi Artola zumaiarra helmugaratu zen bigarren (00.36.56) eta Ainhoa Lendinez hirugarren (00.37.25)
Guztira, 97 lagunek parte hartu zuten proban. eta horiek lau bat kilometroko bidea eta 700 bat metroko desnibel positiboari egin behar izan zioten aurre. Bastida izan zen emakumeetan azkarrena, eta hala lortu zuen proba irabaztea.