Kapsula Kuantikoa Azpeitira iritsi da

Iraia Oteiza

Kapsula Kuantikoa egitasmoaren unitate mugikorra, Azpeitiko plazan. (Nerea Uranga)

Fisika eta teknologia kuantikoak herritarrei hurbiltzea du helburu Eusko Jaurlaritzaren kanpainak. Goizean ez ezik, arratsaldean ere zabalduko dute unitate mugikorra, eta herritarrek aurrez erreserbarik egin gabe joan ahal izango dute. 

Kapsula Kuantikoa kanpainaren unitate mugikorra Azpeitian da dagoeneko. Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak sustatutako egitasmoa herriz herri dabil, eta kamioia Azpeitira iritsi da gaur, asteazkena, fisika eta teknologia kuantikoa herritarrengana gerturatzeko helburuarekin. 

14:00etara, aurrez erreserba egindako taldeek egingo dituzte kamioira bisitak; gutxi gorabehera 50 minutuko saioak izango dira. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 19:00etara, 30 minutuko bisita egin ahal izango dute herritarrek, aurrez erreserbarik egin gabeko saioetan.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide