Bidaiatzea mundura leihoak zabaltzea da: beste paisaia batzuekin txunditzea, kultura berriak ezagutzea, bidean istorioak eta bizipenak pilatzea eta, azken batean, etxera itzultzean oroitzapen berriak ekartzea. Eta 2027ak horretarako aukera ugari eskainiko ditu. Izan ere, Halcon Bidaiak Azpeitiak prest du datorren urterako taldeko bidaien egutegia, munduko hainbat txoko ezagutzeko proposamenekin.
Txile, Senegal, Txina, Islandia, Groenlandia, Montenegro, Rhin ibaian zeharkaldia, Erroma, Hegoafrika, Indiako hegoaldea edo Oman dira datorren urterako eskaintzako helmuga batzuk. Urteko hilabete guztietan izango da abentura berri bati ekiteko aukera, gertuko txokoak nahiz munduko beste muturreko lekuak ezagutzeko.

Eskaintzaren barruan, bi egile-bidaia ere antolatu dituzte: Xavier Aldekoarekin Hegoafrikara eta Agus Moralesekin Indiako hegoaldera. Bi proposamen berezi, helmugak beste begi batzuekin ezagutzeko, adituen eskutik eta turismo hutsetik harago doazen bizipenak partekatzeko.
Horrez gain, Baigera elkartearekin elkarlanean, Girona, Leon, Bulgaria eta Kosta Urdinera bidaiak ere antolatu dituzte, presarik gabe eta konpainia onean gozatzeko. 2027an ere, munduak txoko berriak ditu ezagutzeko eta istorio berriak bizitzeko.
Maite Lazkanok Halcon Bidaiak Azpeitiak prestatu duen eskaintza osoa aurkeztu du bideo honetan.
Informazio gehiagorako:
📞 688 82 12 56
🌐 https://www.halconbidaiakazpeitia.com/eu
📩 halconv75@halconviajes.com