Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu du Arte eta Diseinu eskolak

Iraia Oteiza

Zeramikazko Gabonetako apaingarriak. (Adi)

Larunbatean izango da saioa, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Tailerrean parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Zeramika erabiliz Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu du Arte eta Diseinu eskolak, Adik, larunbaterako. Familian nahiz lagun artean elkartuta zeramikazko apaingarriak egiteko aukera izango dute parte hartzaileek, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da artediseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzita edota 688 75 18 87 telefono zenbakira deituta. Tailerrean parte hartzeko 35 euro ordaindu beharko dira; prezio horretan sartzen dira tailerra eta mokadutxoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide