Jolasa eta hausnarketa uztartu dituzte Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguneko ginkanan

Maialen Etxaniz

Txiki Txoko ludotekaren atarian elkartu dira hainbat haur eta guraso, eta Jose Antonio Agirre plazatik abiatuta, Sanjuandegiko hainbat txoko zeharkatu dituzte, horietan askotariko probak egiteko.

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 20, eta data hori probestuta, haurren eskubideak aldarrikatzeko ginkana egin dute Azpeitiko Iturritxiki eta Txiki-Txoko ludoteketako hezitzaileek antolatuta. Txiki Txoko ludotekaren atarian elkartu dira parte hartzaileak 17:30ean, eta Jose Antonio Agirre plazatik abiatuta, Sanjuandegiko hainbat txoko zeharkatu dituzte, horietan askotariko probak eginda. Horretarako, Sanjuandegiko mapa bat eman diete parte hartu duten haurrei eta haien gurasoei. Ginkana amaitzean, proba osatu dutenek diploma bana jaso dute Jauzikako hezitzaileen partetik. 

Ginkanaren helburua haurren eskubideen inguruan kontzientzia piztea nahiz haurrentzako eta helduentzako jolaserako espazio segurua sortzea izan da. Jolasa haurren oinarrizko eskubideetako bat dela nabarmendu dute ludoteketako hezitzaileek, eta horren garrantzia azpimarratu nahi izan dute hitzorduarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide