Hilabete honetako asteburuak ere ekintzaz betetakoak dira Azpeitiko Ekoetxean. Uraren bueltako ekintzak dira azkena egindakoak, eta baita hilaren bukaerarako iragarritakoak ere. Joan den larunbatean, esaterako, Diorama: ur ekosistemen leihoa izenburuko tailerra egin zuten Ekoetxean bildu zirenek. Era horretan, ur ekosistemak ezagutzeko eta sormena lantzeko aukera izan zuten.
Hurrengo asteburuan ere bi ekintza izango dituzte Azpeitiko Ekoetxean:
- Azaroaren 28a, larunbata. Sortu zure garbikari ekologikoa. 10:30etik 12:30era. Helduentzako. Izena honako loturan eman daiteke.
- Azaroak 29a, igandea. Hondakinen bilketa: ibaiarenak ez direna. 10:30etik 12:30era. Izena honako loturan eman behar da.