Odolkiak Ordainetan eta Añube arduratu dira larunbat gaua girotzeaz

Iraia Oteiza

Añuberen kontzertuko une bat. (Kulturaz kooperatiba)

Giro ederra izan zen nagusi larunbatean Sanagustin kulturgunean, eta jendetza elkartu zen bi taldeen zuzeneko emanaldietan. 

Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan zen larunbat gauean Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Odolkiak Ordainetan eta Añube taldeak igo ziren oholtzara, eta herritarrek gozatu ederra hartu zuten bi taldeen emanaldiekin. Jendetza bildu zen kontzertuen bueltan, eta giro bikaina izan zen nagusi Sanagustinen, musika eta festa uztartuz.

Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke larunbateko emanaldietako argazki guztiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide