Itziar Saenz de Ojerrek ipuin kontaketa saioa eskainiko du abenduaren 2an

Julene Frantzesena

Itziar Saenz de Ojer ipuin kontalaria. (Utzitakoa)

3 urteko umeei zuzendutako kontakizuna eskainiko du, 17:30ean hasita, Udal Liburutegian. Saiora heldu batekin joan beharko dute umeek, eta abenduaren 1a izango da izena emateko azken eguna.

Ipuin kontaketa saioa izango da abenduaren 2an, asteazkenes, Udal Liburutegian. Itziar Saenz de Ojerrek 3 urteko umeei zuzendutako kontakizuna eskainiko du, 17:30ean hasita. Haurrek heldu batekin joan beharko dute saiora, eta plazak mugatuak direnez aurrez izena eman beharko dute, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta, 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua idatzita edo honako formulario hau beteta. Abenduaren 1a izango da izena emateko azken eguna. 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide