DJ Gaua eta hainbat txapelketa antolatu dituzte Gaztetxean larunbaterako

Nerea Uranga

Disko jartzaile bat. (Guka)

Era askotako txapelketak egingo dituzte arratsaldean Azpeitiko Gaztetxean, eta 20:00etatik aurrera, DJ Gaua izango da, hamar disko jartzailek parte hartuz. Musika emanaldirako sarrera bost euro izango da.

Larunbaterako, azaroaren 28rako, hainbat ekintza antolatu dituzte Azpeitiko Gaztetxean. 16:00etan hasita, era askotako txapelketak izango dira: futbolin, ping-pong, xakela edota mus txapelketak. Segidan, 17:00etatik aurrera, mojito lehiaketa egingo dute.

Iluntzean, 20:00etan hasita, berriz, DJ Gaua izango da Gaztetxean. Hamar DJk parte hartuko dute, eta musika emanaldirako sarrera bost euro izango da. Honako disko jartzaileen saioak izango dira: Oier eta Larre, Mnx eta Anr, Kubass eta Elek, Aranbass eta 3re, eta Anti X eta 2xiu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide