San Eloi festak ospatzeko prest dira Landeta auzoan

Ihintza Elustondo

Herri kirol erakustaldia, iaz, Landetako festetan. (Ihintza Elustondo)

Mus txapelketarekin hasiko dituzte festetako ekintzak gaur Landetan. Asteartera bitartean, otorduak, herri kirolak, sokamuturra eta azoka izango dira, besteak beste.

San Eloi eguna izan ohi da abenduaren 1a, eta aurten asteartea egokitzen denez, Azpeitiko Landeta auzoan aurreko asteburuan murgilduko dira festa giroan. Hain zuzen ere, gaur izango dute jai giroko lehen hitzordua: mus txapelketa azkarra jokatuko dute Mendizabal erretegian. Bihar, bertso afaria egingo dute, eta larunbatean nahiz igandean izango dituzte egunik potoloenak, egitarauari dagokionez; azoka, herri kirolak, otorduak eta abar izango dira. Asteartean, San Eloi egunez, bazkariarekin agurtuko dituzte festak. 

Egitaraua

Gaur, osteguna

  • 21.30. XIII. Mus Txapelketa Azkarra, Mendizabal erretegian. Izen ematea, 20:30ean. 

Bihar, ostirala

  • 20:30. Xebastian Lizasoren omenez, bertso afaria Mendizabal erretegian. Bertsolariak: Xebastian Lizaso, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina. Txartelak bertan erosi beharko dira. 

Azaroak 28, larunbata

  • 11:00. Azoka eta animalien erakusketa.
  • 12:30. Iagomago.
  • 14:30. Auzo bazkaria, Lau Bide jatetxean. Erreserbak bertan. 
  • 17:00. Sokamuturra, Lopene ganadutegiaren eskutik. 
  • Ondoren, trikipoteoa. 
  • 20:30. Txerriboda, Landeta sagardotegian. 

Azaroak 29, igandea

  • 12:00. Zezen txikiak eta poniak, Albara ganadutegiarekin. 
  • 13:00. Herri kirol desafioa: Iker Vicente eta Mikel Larrañaga vs. Eneko Otaño eta Julen Alberdi Txikia IV.a.
  • Ondoren, marka saiakerak: Irati Osinalde, Haritz Aranguren, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Olaia Esnaola. 
  • 15:00. Trikibazkaria, Mendizabal erretegian. Erreserbak bertan. 

Abenduak 1, asteartea

  • Eguerdian, auzo bazkaria, Lau Bide jatetxean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide