Joan den asteburuan bukatu ziren Azpeitiko 44. Euskal Antzerki Topaketak Soreasu antzokian, eta orain, berriro itzuliko dira antzokira zinema emanaldiak. Datorren asteburuan, ordea, Go!azen 13k bi musika emanaldi eskainiko ditu Soreasu antzokian, biak igandean (16:00etan eta 18:00etan), eta egun horretan ez da zinema emanaldirik izango, baina bai astelehenean.
Prometido el cielo filma emango dute astelehenean, azaroaren 30ean, 21:00etan, Soreasu antzokian. Tunisiako filmak 95 minutuko iraupena du, eta honela dio sinopsiak: Marie Boli Kostako artzaina eta kazetari ohia da, eta Tunisian bizi da azken hamar urteetan. Marieren etxea aterpe bihurtzen da Naneyrentzat. Etorkizun hobe baten bila dabilen ama gaztea Naney, Jolieren ama. Jolie izaera handiko ikaslea da, eta bere familiaren itxaropenei eusten diena. Tentsio handiko gizarte giro batean, umezurtz baten etorrerak elkartasunari desafio egingo dio, bere hauskortasuna eta indarra agerian utziz".