Azaroaren 25a

Herriko ikastetxeetan ere indarkeria matxistaren kontra egin dute

Nerea Uranga

Gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, ikastetxeetan ere gaia landu dute era batera ala bestera, ikasle gazteenekin hasi eta helduenak arte. Askotariko ekintzak egin dituzte ikasgeletan eta ikastetxe atarietan.

Horma irudiak eta marrazkiak margotu, ipuinak kontatu, antzeztu, hitz egin, hausnartu... denetik egin dute gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, Azpeitiko Izarraizpe ikastola publikoan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta Iraurgi ikastetxean.

Haur txikienetik hasi eta helduenera artekoekin egin dituzte ekintzak, ikastetxeetako ikasgeletan, korridoreetan nahiz atarietan indarkeria matxistaren aurkako leloak zabalduz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide