Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan eman ditu hauteskundeetako eguneko lehen parte hartze datuak, eta Azpeitian nabarmen egin du gora parte hartzeak 2023ko uztaileko hauteskundeekin alderatuta; izan ere, bozkatzera deituta dauden 11.527 herritarren erdiak baino gehiagok eman dute botoa 14:00etarako, %51,48k –5.935 herritarrek–. 2023ko datuekin alderatuta, 13,99 puntutan egin du gora parte hartzeak, orduan hautesleen %37,49k eman baizuten boza ordu horretarako.
Gipuzkoan ere 9,5 puntu egin du gora parte hartzeak, hautesleen %48,17k botoa eman baitute dagoeneko.
18:00etan emango ditu bigarren eta azken parte hartze datuak Espainiako Barne Ministerioak, eta 20:00etan hasiko da boto zenbaketa. Atari honek Azpeitiko emaitzen berri emango du 21:00etatik aurrera.