1. Ze proiektu dituzue aurrera begira?
Nekane
Urtero egiten ditugun ekintza egiten jarraituko dugu. Gure helburua eta etorkizunerako proiektu nagusia osasun eta gizartean parte hartzea da.
2. Zenbat pertsona zaudete Baigera Elkartean?
Iñigo
Baigeran 1200 inguru gea.
3. Ikastaroren bat eskaintzekotan al zerate?
Maialen
Esperientzi eskola ematen ari gara. Horren barrun txarla desberdinak emango dira. Internet-ko ikastaro bat emateko asmue dakeu. Horrez gain eskulanak, josteko ikastaroak eta hemendik aurrera yoga eta soinketakoak antolatu nahi ditugu. Hala ere guztiak lehenik ere eman dira, yoga eta Internet dira aurtengo eskaintza berriyek.
4. Zer moduz saninaziotako bakailao txapelketan? Bigarren geratu zineten ezta?
Aitor
Ondo, bigarrengo tokiye ondo dao. Hala re punturen bat kendu ziguten lurrezko kazuelanez genuelako aurkeztu.
5. Zein balorazio egin zenuten ekainean urteko balantzea egin zenutenean?
aitziber
Balorazioa ona izan zen. Baino aldaketak eta berrikuntzak egin behar direla uste dugu.
6. Zein behar atzematen dituzue zuen egunerokoan, aisialdian... jubilatu zareten aldetik?
Herritar
Gizartean badaude aldatu beharreko gauzak, adibidez, jubilatuen egoera ekonomikue sarritan ez da oso ona, ezintasunak dituzten jubilatu asko dago baita ere,eta kalean oztopo arkitektoniko asko aurkitzen dira. Hemendik aurrera hauetaz arduratzea nahi genuke. Beste alde batetik erresidentzi integral eta egokitu bat ere falta da herrian. Eguneko zentroa martxan da baina...
7. Lehenengo eta behin zorionak egiten duzuen borondatezko lanagatik. Bestalde, nola antolatzen zarete elkartearen baitan? Zenbat lagun zaudete zuzendaritza batzordean? Zein harreman dituzue udalarekin? Nola dago hirugarren adinekoen mahaia?
Eneka
Sei lagun gaude zuzendaritza batzordean eta beste hainbat kolaboratzaile ditugu. Antolatzerakoan, urteko programa eiten dugu eta lanak banatzen saiatzen gara guztion artean.
Udalarekin harremana oso ona da. Hirugarren adineko mahaiak aurrera jun beharko luke. Aurten mahaian parte hartzeko gonbidapenaren zai gaude. Uda aurretik plangintza batzuk aztertzeko asmoarekin gelditu ginen eta espero dugu aurrerantzean lanean jarraitzea talde ireki batean.
Eskerrik asko zuen galderak bialtzeatik eta talde bezela irekita gaude proposamenetarako!!!