1. Iepe "gaztiek"!!!
Hainbat tokitan ikusi ahal izan zaituztet, eta zuen esperientzien arabera, bat aukeratzeko eskatuko nizueke... Plaza handiak edo gaztetxeak? Mila esker eta eutsi "gazte" sen horri. ah! ta zorionak!!
gaztie
Egia esan gusturago jotzen dugu leku txikiagoetan jendearengatik hurbilago gaudelako eta berotasun hori sentitzen dugulako, baina plaza handietan jotzean jende gehiagorengana heltzen da gure musika.
Gu beti gazte motel!
2. Zuen ustez, gure herrian Elvisen zale asko daude?
Elvis Presley
bai, argi dago, herrian jo dugun guztietan jende asko etorri da ikustera eta gainera adin guztietakoa, umeak, gazteak, helduak, heldu helduak, helduagoak...
3. Lehenengo ta behin zorionak eindako lanangatik! Ta oain galderie: zuen ibilbide hontan eukikoituzue ba bitxikerin batzuk hemen kontatzeko morukuek? Baten bat kontatzeik bai?
Naiara
eskerrik asko! gure gitarristak askotan apurtzen zituen sokak eta behin presaka ordezko gitarra hartzera joan ginenean, sorpresa!!! ordezko gitarra soka gabe zegoen, batez, zero patatero!
4. Elvis-ez gain, beste klasikoren bat "berpizteko" asmorik ez al duzue planteatzen?
kolore
Behin "Diango"-ren abestiak jotzeko asmoa agertu zuen batek baina como que no!
oraingoz Elvis-enak bakarrik darabilkigu buruan
eskerrik asko
5. Iepa! Nolatan okurriu zitzaizuen Elvisavuelo taldie sortzie?
lurdes
Pitik Alberdiri Elvisen bi abesti grabatzea nahiko zuela komentatu zion eta honek emanaldi bat prestatuko zutela eta grabatu egingo zutela esan zion. Eta badakizue bat ez, pila bat...
6. Zer da Elvisengan geyena miresten dezuena?
Jokin
Ez daukagu denborarik dena adierazteko. Laburbilduz, pertsonalitatea, ahotsa, indarra, eszenategiko jarrera, rock ´n´ rola asmatzea, musika mota ezberdinekin egindako fusioak, egindako abestiak...
7. Aukerau Elvisen kantu bat!!
ze kantu
ez da erreza!!!
Suspicious minds -txominek
i can´t stop loving you -Peiok
eta mordue Pitik...
8. Ameriketan, batek baino gehiagok esaten omen dute Elvis bizirik dagoela oraindik... Gasolindegiren batean topo eginez gero, zer esango zeniokete?
Maipaz
Elvis PITI da!!! -Txomin
Eres un monstruooooo! -Pitik
9. Azpeitian eta inguruetan arrakasta lortu duzue zuen emanaldietan. Hemendik kanpo ere antzeko harrera izan al duzue?
Felix
Esaterako Algortan jo genuenean izugarria izan zen, plaza guztia gainezka egon zen eta gero pila bat jende hurbildu zen zoriontzera. Polita eta ederra izan zen.
10. Uda parterako bolo asko al dituzue?
King Afrika
Batzuk bai, ez gehiegi, badakizu krisiak lehenengo eragina kulturan dauka.
11. Elvis bizirik dagoela pentsatzen du zuetako norbaitek?
rock'n roll
Piti dala ba! -Txomin
gure bihotzean -besteak
Eskerrik asko denoi galderak bidaltzearren eta gutaz gogoratzearren.
the king life forever