1. Jende asko ibiltze al da ostiraletako azokan?
Gaztie
Gu gustura gaude, baina gehiago ibiliko balitzake ere hartuko genuke. Azkenekoa ez dakigu, baina plaza barruan egiten zenetik kanpoan egiten hasi ginenera, 150en bat gehiago inguratzen dira.
2. Aupa! Krisiak eragin al dizue baserritaroi?
irene
Gu aspaldian gaude krisian! Horrexegatik hasi ginen ostiraletan ere azoka egiten, beste aukera bat emateko eta astearteetan azokan ibiltzen ez den jende bat ekartzeko asmoarekin, astearteetakoa oso motza geratuta dagoelako. Zahar jendea gastatzen ari da, gazteak lanean eta ez daukate astearte goizean azokara joateko modurik. Ostiral arratsaldean, berriz, libre-edo izaten dutenez, aukera dute joateko.
3. Iepa,
Zein dira baserritarraren bizimoduaren alde positiboak eta zein negatiboak zuen ustez?
Eskerrik asko.
aitor
Alde positiboa, ba lana geure era egiten degula, ez gaudela inoren menpe, eta gustatzen zaiguna egiten dugula. Eta negatiboak, ba... lan asko egin behar izaten dugula, etekin gutxi hartzeko.
4. kaixo
nola ikustezue baserriyen etorkizune? benetan neurri eraginkorrak martxan jartzeiela uste aldezue baserri mundutik biziye ateatzie nahi dutenei laguntzeko? ez altzeate diskriminauta sentitzen gaur egungo agintariyen aldetik, ikusita beste gauza batzutako aurrekontuek mugaik eztula ta zuei laguntzeko 4 pezeta re eztitubela gastatzen?
sega
Ba bai, diskriminatuta, total. Gauzak diren bezala. Etorkizuna, egia esanda, beltz-beltza ikusten dugu. Gazteak ez dauka etorkizunik, soldata oso murritza gelditzen delako. Orduan, atzetik inor etortzea zaila izango da. Oso zalea izan behar duzu. Baserri normal batean, norberak ekoiztutakoa norberak salduaz, oso zaila da aurrera egitea. Baserriko produkzioa industrializatzen ez baduzu... Eta horretarako terrenoak, azpiegiturak, inbertsio handiak behar... Terreno asko behar da, eta hemengo baserriek ez dute normalean horretarako aukerarik ematen. Eta laguntzak haundientzat egoten dira, gu bezalako baserritar txikientzat ez da ezer egoten.
5. Azpeitian ere, beste herri batzuetan egiten dutenaren antzera, azoka bereziak bultzatzea zer? Horrelako neurriek lagunduko al lukete, zuen ustez, bertako baserritarren jarduera indartzeko?
Maria
Kanpotik begiratuta, Tolosan-eta Udaletxea gehiago saiatzen dela ematen du, baina hori ere hango baserritarrekin kontrastatu beharko litzateke. Hemen behin egin zen, maiatz batean, orain dela bost urte edo, baina esaten den bezala, 'sin pena ni gloria' pasatu zen.
6. Kaixo bioi. Batzuen arabera baserriko bizimodua oso gogorra da (oporrik ez, goizetik iluntzeraino hortxe jardun behar, gutxiren truke...), eta beste batzuek, berriz, idilikoa (naturaren erdian, pake ederrean, ordutegi jakinik gabe...). Zein dago, zuen ustez errealitatetik gertuen?
Kaleumie
Ziudade batetik datorren batentzat bai, oso idilikoa... Deprimituta dagoen baserritarren baten galdera al da hau? Ni neu (Arantxa) baserrian gusturago. Asko gustatu behar zaizu, bai, baina egia da askatasun handia ematen duela baserriak. Lana egin behar da, baina guri bezala gustatu ezkero...
7. urteko sasoirik makalenean ere salmenta onak izaten ariko zaretela uste dut, egia al da? laister arte
ekaitz
Ez haiz izango guk uste dugun hori, ezta? Ba ondo ibili! Salmentak, primeran. Millonaria egiten ari gaituk! Hi falta haizelako izango duk igoal... Bueno, espero dugu guk uste duguna izatea. Bestela, barkatu.
8. Gaur egungo administrazioen nekazaritza politikaz: laguntzetatik aurrera egitea baino, ez al litzateke egokiagoa bertako produktuen aldeko benetako politika eraginkorrago bat indarrean jartzea?
Maialen
Holaxe: BAI.
9. Zer modutako bezeroak dira ostiraletako azokara gehien inguratzen direnak: gazteak, helduak...?
Txer
Gazteak gehiago. Guk gazteentzako egin dugu, hori zen erronka, eta uste dugu erantzun ona izan dugula. Denetatik ibiltzen da, eta hala komeni da, baina egia da jende gazte gehiago etortzen dela. Eta edadetuek ere esaten digute, ostiralekoa bera politago.
10. Astearteroko betiko azoka indarberritzeko zer proposatuko zenukete? Horrela jarraituta laster galduko dela ez uste?
Alai
Zer proposatu? Ez da erraza. Udalak zerbait egin beharko luke, baina geuk ere ahalegindu beharko genuke zerbait adosten.