1. Zeinek dauke zuetan lotsaik gutxiena??
Bartolo
Haritz Garmendiak egunez ta etxanizek gabaz.
2. Aupa mutilak! parrandako bertso saio inprobisatuez aparte jakina dek zuen lenengo plaza inportantie dala, ze kezka edo pentsamendu pasatzen dituk burutik zita gerturatu ala?
Xalbador
Oindik lo lasai-lasai iteiau hankak zabal-zabal inda, egune allautakun izengoituk kontuk.
3. nehiz ta bestelare bertso parranda jungo zinetela pentsau, parte hartze hau ez alda juergie botatzeko aitzaki bat izengo??
xantue
Parranda iteko aitzaki berrik etzaukeau. Gu lengo bertso parranda berreskuratzea gitxik.
4. Asko entsaiatu al duzue? Bakarka, taldean...
Ari naizela
Asteartero bertso eskolan juntatzegaittuk, ta astin zier Etxaniz femitxin jardutek, Txibilter astukin entrenatzen ai danin ta Haritzek Xanjuandein kantatzeiek txikiteun.
Astebukaeran, berriz, neskakin hasi, aspertu ta gure artin bukatzeiu.
5. Etxaniz eta Garmendiak etxean (auzoan) jokatzen duzuenez, publikoaren botoa aurretik irabazita daukazuela ez al duzue uste? Gustora jakingo nuke tokia nork aukeratu zuen.
Animo!! eurre ateakoezue ta!!
ALde zaharreko bat
Hasteko, Garmendia axkoittiarra dek ta Etxaniz Aizpurutxokue. Tokiye Etxanizek aukerau zian Xanjuandeine partie badaukeulako. Bestela Auzolanekuk aguantakoittun aitten semeik eztek eongo.
6. Nik aitu diaten arabera, aurten sorpresie eman leiken taldie omentzeate ta jakin nahiko nikik, ze esperantza dazkeituzuten bertso parranda beira ta ze entrenamentu eiteituzuen, zapatu gaueko saiyotatik aparte! Kalimotxokin eo zebeziekin? EGURRE!!
Gaugiro
Geure mallie emateko esperantzie zakeau, ez geyo ta ez gutxiyo. Gure entrenamentuk nolakuk din jakin nahi dunak bertso eskola etorri besteik etzakek. Hiru mosketero gatxarek taldien: ure erateuna, zerbezie erateuna ta kalimotxo erateuna.
7. neskatan iteko baliyo al dizue bertsotan eitiek?
txirrita
Oin arte eztigu baliyo izen, baino baliyo baigu urte askun segiuko deu bertsotan!
8. Ieupa gaztiek!!! Ez al zaizue iruditzen Bertso parranda serioegia bihurtzen ari dela? Parrandarekin ahaztu eta guztiak bertso dotoreegiak egitera joaten direla ematen du askotan, parrandarako behar den "katxondeue"kin aztuta. Zuek zer zoazte, irabaztera, edo anbiente earra jartzea?.
Zokormazue
Anbiente earra jarriyez irabaztie da onena! Baino, irabazteko asmue alde batea utzi ta ondo pasauyez, ondo pasaaraztie da gure helburue.
9. Zein neurritan edo ariketatan ikusten duzue ondoen zuen burua?
Bat
Lehenengo agurrien, etxetik preparauta emango deu ta!
10. etxaniz: egixe al dek azkottiarra ein aizela?, eo Martittekue beintzet?
zierk
Bai, etxie erosi det han...
11. zuek grabatzea juteik bazakat??zeini eskainikoiozue txapela??
jon artano
Etorri lasai gu grabatza, beste zer ein hobeik ez badaukek. Txapela eskaintzeko atea einber izetek! Ah, ta grabatze baek Etxanizen amai eman ikusteko, bea eztek eta jungo.
12. nola preparau zeate bertso parrandako??
ieeeeu
Liburuteire jute gaituk eunero, lehengo bertso zaharran liburuk irakurtzea. Hola entrenau gaituk.
13. AUPA BENETAN POZA EMATEN DIK ZUEK BEZELAKO JENDIE NOLA AIDAN ZAIATZEN AUZOKO FESTAK INDARTZEN SEGI HOLAXE LANIEN
XAJUNDEGI
Eskerrikasko ta segiukoiau holaxe urte askuen!
14. aupa mutillek!azaruen 26yen daukezue bertso sayue!nerbiosismo puntuik eo baldao?aurreneko aldiye dezuen horrekin...
nineu
Aurreneko aldiyen beti izeteituk/n nerbiyuk. Hik ez al hituan/hitunan euki?
15. zuek bertsotan aztarranik baldakizuteba?hik ez behintzet ETXANIZ!!
anonimoa
Etorri kontra eitea. Gutxiyo jardun ta apuntau bertso parrandan!
16. Zein bertsolari dituzue gogokoenak? Atzokoak eta gaurkoenen artean zein nabarmenduko zenuzkete
Haitz ERRAZU ITURRA
Etxaniz: Lehengun artin ondo ibiltzean gaur egungo bertsolaye, adibidez, Zubeldia. Lehengun artin, berriz, Joxe Agirre.
Txibilter: Lehengue Lazkao Txiki. Oaingue, Amets Arzallus.
Garmendia: Lehenokue Txirrita. Oinguen artien, Miren Amuriza.
17. earra hirukotie junta zeatena bertsotako.
Zuek bertsotan hasi ta geratze zaituenik ba al dao? Behin martxie hartutakun gustillure hartukoyozuela emateuta..
anbientien
Poz ematebe holako komentayuek. Aurrea pasatze baldin bagea, zapatu goizearte segiuko deu kantuen. Pasatze ez bagea, jairarte!
Nahiz ez EgaƱa ta Lizaso izan
ez gabiltza gu aparte
eta kantura irtetzearen
errudun zuek zarete
aitzea nahi duenak aittu dezala
eztunak nahi bere kalte
eskerrik asko guztiagatik
eta ostiralera arte.