Datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan, Azpeitiko EH Bilduren alkategaia izango da Nagore Alkorta.
1. Zein etorkizun du azpeitiko sokamuturrak EH Bilduren arabera?
501urte
Mila esker, zure galderagatik,
Herritarren esku dago eta, orain arte bezala, azpeitiarrei dagokie sokamuturraren etorkizuna erabakitzea.
2. EAJ ren agintaldi hegemoniko batetik zatozte, non aurrekoen hirgintza ereduaren inertziak dituzuen. Hormigoian oinarrituriko hirigintza eredua da gaur aldaketa klimatikoaren eta bizidunen extintzioaren eragile handienetako bat. Noizko hirigintza eredu berri bat? zeinek ez duen lur emankor gehiago deuseztuko, zeinek ez duen hormigoirik erabiliko, zeinek ez duen alde zaharrean etxerik eraitsiko eraberritua izan arren (jauntxoen etxeekin egiten den bezala: Basazabal, Antxieta, Enparan, Loiola…), zeinek ez duen ingurumen natural gehiago hondatuko? Indikatibo golbalak oso kezkagarriak dira (NBE en IPBES txostena). Noizko aktuazio lokala? Ez ote jada berandu?
Jon
Mila esker Jon, zure galderagatik
Azpeitiko Udala eredugarria izan da eta gure esku jarraitzen baldin badu eredugarria izaten jarraituko du ingurumenarekiko: kotxe elektrikoak, argi sare publiko berriztatua, proiektu berritzaileak ur beroa emanez igerilekura, plaka solarrak , parke berriak, oinezkotzeak, zabortegia itxi, birziklapena...Dena udal mailan.Bide honetan sakonduko dugu.
3. Zerk bereizten ditu Azpeitiko EH Bildu eta Azpeitiko EAJ gaur egun?
Lete
Mila esker, Lete, zure galderagatik,
Bi proiektu ezberdin dira. Bi eduki ardatz nagusitan, bai EHren aitortza eta erabakitzeko eskubideari dagokionez eta bai justizia sozialaren aldarrikapenean. Formetan edo partehartze politiketan ere eredu desberdinak ditugu. Beraz, bi eredu desberdin.
4. Kaixo :) Zure eta zure alderdiaren jarrera jakin nahiko nuke Esklabetan gertatzen ari denaren inguruan, Krisiaren Seme Alabak deituriko mugimenduaren baitan. Zer egiteko asmoa duzue? Gertatzen dena ixilpean mantendu nahiak gardentasun falta erakusten du eta bozkatu aurretik jakin nahi dira erantzunak.
Ernio
Mila esker ernio, zure galderagatik,
Lehenik eta behin esan Esklabatako eraikina ez dela eraikin huts bat, ez dagoela abandonatuta. Bertan herri mailako proiektu bat dago martxan. Hain zuzen ere, gazteei eta behar gehien dituzten pertsonei zuzendautako proiektu bat. 47 apartamentu egingo dira, alokairura bideratuko direnak. Alokairu sozialaren aldeko benetako apostu bat.
Hortaz aparte, esan, eraikin horretan herrikoeragile ezberdinak erabiltzen dituztela lokalak. Grabazioak egiten dira eta duela gutxi Azpeitiko brigadarako oposaketako froga praktikoa egin zen.
Ez dugu begi onez ikusten inork bere proiektua herriko beste proiektuen gainetik jartzea.
Baina, edozien proiektu sozial planteatzen denean, orain arte Udalak beti egin ohi duen bezela, beharrezkoa da elkarrizketa konstruktibo bat egitea eta planteamendu ezberdinak ezkontzeko saiakera serio bat egiteko prest gaude. Orain arte egin dugun bezela.
5. Zuen hirigintza programan alde zaharrari buruz etengabe hitz egiten da, kaleak oinezkotzea, etxebizitza berriak, aparkalekuak... Baina Sanjuandegi auzo indartsu bat izan arren ez diozue inolako erreferientziarik egiten. Beraz, auzo honekiko dituzuen proposamenak jakitea gustatuko litzaidake.
Andoni izaguirre
Mila esker,Andoni zure galderagatik,
Xanjuandei ingurua eraberritu dela inork ezingo du ukatu. Hor dugu, Ingurumen museoaren parkearen berritzea, bide zaharraren oinezkotzea, igerilekuaren haunditze eta guztiz eraberritzea, auzoarentzat lokala, aparkaleku berria igerileku alboan,auzoaren eremu asko, espaloiak etab. guztiz berritu dira eta etorkizunerako baditugu Salbe eta ingurua eraberritzeko proiektuak.Guk ez dugu ahazten Azpeitiko auzo jendetsuena dela Xanjuandeikoa.
6. Tabernetako langile eta bezeroek arnasten dugun aireari buruzko galdera:
Leku publikoetan erretzea arautzen duen legea betearazteko asmorik ba al duzu???
Mesedez erantzun zehatza eskatuko dizut.
Herritar soil bat
Mila esker, zure galderagatik,
Lege horren aplikazioaren eskumena Ertzaintzarena da. Ditugun salaketa guztiak Ertzantzari bideratzeko konpromisoa hartzen dugu.
7. Azpeitian Euskotreneko edo Renfeko tren estazio bat izatea Azpeitiko irisgarritasuna eta eskualdekoa hobetzeko ona izan liteke, herri askotara trenez joateko aukera egongo baitzen. AHTan diru asko gastatu da, eta ari dira gastatzen, baina herri txikietako irisgarritasuna hobetzeko lan asko egin behar da oraindik. Zumaiarekin edo Zumarragarekin lotuko gaituen trenbide sarea eraikitzea, posible ikusten al duzue?
Amuko zubiye
Mila esker, zure galderagatik,
Guri ere, Urola bailaran, trena gustatzen zaigu gehien. Herritarrak eta merkantziak komunikatzeko modu seguruena izateaz gain, energia kontsumo ikuspuntutik efizienteena da. Horrez gain, hainbat abantaila du: ingurugiroan egiten duen txikizioa txikiagoa da, lur okupazioa eta zarata gutxiago, errepideek, autobiek, autopistek edo abiadura handiko trenek egiten duten suntsiketarik ez du eragiten.Beraz, zurekin guztiz ados. Ez da Udalaren eskumena baina gauzatu dadin lan egingo dugu eta dagokion erakundeari luzatuko diogu eskaera
8. Nola izan da taldea osatzearen prosezua eta nola diseinatu duzue kanpaina?
Jokin
Mila esker Jokin, zure galderagatik:
Prozesua luzea baino oso emankorra benetan. Lan talde anitza, prestatua, esperientzia eta ilusioa uztartzen dituena da gurea. Herrian arlo ezberdinetan lanean ari diren herritarren taldea osatu dugu . Gizarteko eremu ezberdinak ordezkatzen dituztenak eta beren lan munduan erreferenteak direnak. Eta nola ez, azken urteetan udal gobernuan pixu handia izan dutenak.
Kanpainak herritarren lehentasunak ditu ardatz , herritarren lehentasunak direlako gureak.
9. Udaleko serbitzu publikoak indartzeko edo pribatizazioaren bidean jartzeko asmoa duzue?
Joxeangel
Mila esker Joxeangel, zure galderagatik:
Udalak bere eskumenaren baitan eskaintzen dituen zerbitzu oro dira publikoak. Beste kontu bat da, hauek nola gestionatzen diren. Hau da, Udala da bertatik eskaintzen diren zerbitzu ororen titularra eta guri dagokion bere funtzionamendua kontrolatzea. Eta horretan gabiltza. Tokiko enpresa bidez eskaintzen diren zerbitzuetan nahitanahiez bete beharreko baldintzen ikuskapena egingo dugu, horien artean tokiko Lan Hitzarmenaren aplikazioa betearaztea, langileen lan baldintzak bermatzeko eta zeharbidez zerbitzuen erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua kalitatezkoa izateko.
Kalitatezko zerbiztu publikoen aldeko egin dugu lan eta horretan jardungo dugu.
10. Oineztuko aldezue parte zarra?
Plazakue
Mila esker zure galderagatik.
Alde zaharreko eremu batzuk oinezkotuko ditugu bai edo bai. Adibidez Enparan Dorretxearen ingurua. Baina oinezkotzearen inguruan hartu behar diren erabakiak eragile eta herritarrekin batera hartuko ditugu. Gogoratu plaza oinezkotzeko galdeketa egin genuela.
11. Zer asmo dezue gazte lokalakin iteko....?
Plazakue
Mila esker zure galderagatik.
Gazte lokalaren arautegia onartu dago.
Gazte lokalaren gaiarekin batera, gazteekin elkarlanean ari gara eta beraiek nahi duten aisialdi eredua gauzateko baliabideak jartzeko prest gaude. Honekin batera gazteen elkar ezaguzta sustatzeko dinamikak martxan jarriko ditugu.
12. Azpeitiko taberna askotan lasai erretzen dela ikusten dut. Ze neurri hartuko dituzue tabernetan erre ez dadin?
Felix Etxabe
Mila esker zure galderagatik.
Aurretik erantzunda geratu da
13. Gabon Nagore! Goenako bidie ezin ondo ipini ! Hortik buelta in ber ditut bidai batzuk umiekin ta lotsagarriye iruitzezat nola daon.
Itxaso
Mila esker Itxaso, zure galderagatik.
Eskaera jasoa geratzen da. Beste auzoetako lanak bezela herri bideen txukuntze lanetan hasiak gara eta gaur egungo udal gobernua bertako parkea berritzen ari da.
14. Kaixo Nagore,
Lehenik eta behin zorte on igandeko hauteskundetara begira.
Lenguen eintzan mahai inguruekin "moxkeaute" geldiu nitzen, izene norbaiten konbenientziz etzan ezer galdeu herriyen bolo-bolo dabilen gai baten inguruen. Baaazpare, etzizuen ezerre galdeu krisiaren seme alabak esklabak okupatzien inguruen, kasualitatea.
Baino bueno, mahai ingurue nahi zan era preparauta eon eo ez alde batea lagata, gustauko litzaidake gai horren inguruen galdetzie.
Beraz, nere galderie: ze iruitze zazu krisiaren seme alaban inguruen? ze iruitze zazu esklabak bezelako eraikin bat okupatzien inguruen? ze asmo dauke udalak honen aurrien? ze irtenbide ikusteituzu?
Espero det pixket bustitzie, beaiek gutun baten bidez busti zien bezela.
Eskerrik asko, eta zorte on berriz hauteskundetara beira!!
kuriosue
Mila esker zure galderagatik.
Nrer ustetan 4.galderan erantzun dizut
15. Azpeitia Bilborekin zuzenean autobus bidez lotzeko aukerarik egongo ahal litzateke? Gaur egun badago zerbitzu hori baina enpresa pribatu batek kudeatzen du. Horrez gain, oso garestia da, ordutegi eskasa eta asteburuetan ez dago zerbitzu hau erabiltzeko aukerarik
Maite zubimendi
Mila esker Maite, zue galderagatik.
Autobusen ordutegiari dagokionez, azken urteetan urrats izugarria egin dugu. Autobusen maiztasuna eta ibilbideak asko ugaritu dira. Baina, jarraitu beharra dago beste hiriburu hauekin ere garraio sistema publiko bat gauzatzen eta horretan saiatuko gara.
16. azpeitiko plazan ambiente eotia garrantsitsua da, baino futbol zelai haundi baten bihurtu da.ezin da pausorik eman baloi baten golpea jasotzeko arriskua baitago.
Debekatu behar ahal dezue baloia plazan?
eta beste gauza bat Loiolako Abenidan esklaba aldetik zakkarontzi bat bea eztao
eskerrik asko
mª jose
Mila esker, zue galderagatik.
Zure ekarpenak jasota geratzen dira.
17. Zein neurri planteatzen dituzue lehen sektorea indartzeko? Gazteak sektorera hurbiltzeko proposamen zehatzik?
Eli
Mila esker Eli, zue galderagatik.
Udalak lehen sektorearen aldeko apustua egin du. Zentzu honetan, Azoka plazaren eraberritzearekin eta Elikagunearen sorrerarekin lehen sektorea dinamizatu da. Honekin batera badugu proiektu garrantzitsu bat AZOKA PLAZA 2.0 .Bertan eragile ezberdinek dihardute lanean ( urkome, Udala, EHU eta Artxara kooperatiba ) eta asmoa da herriko jantoki ezberdinetan - bereziki ikastetxeetan- bertako produktuak kontsumitzea. Modu honetan ekoizpena handitzeko bidea irekiko da eta ekoizleek beraien produktuak merkaturatzeko aukera gehiago izango dituzte.
Eta bide honetan sakontzen jarraituko dugu
18. Azken urteetan lan haundia egin da lehen sektorea indartzeko Azoka Plaza berritu eta proiektu ezberdinekin edukiz betez. Zein izango dira hurrengo pausoak?
Eli
Mila esker Maite, zue galderagatik.
Uste dut aurreko galderan erantzunda geratu dela
19. Ze plan duzue Azpeitiko mugikortasunari buruz? ondo ikusten duzue autobusak loiolabidetik zear sartzea slalom partikularra eginaz ala egokiagoa da abenidatik zehar joatea? Aztertuko dugu erantzuteak ez du balio...
NINEUBA
Mila esker zure galderagatik.
Bi auzoren arteko gatazka izan dugu gai honetan, bi ikuspuntu ezkonezin. Oraingo egoera aldatzea nahi bada, eta horretarako eskaera nahikoa egiten bada, afektatutako herritarren artean erabakiko zela onartu zuen aurreko Udal gobernuak eta bideratzeko ez dago beste aukerarik.
20. Herriko zenbait gaztek esklabetako ezker hegala okupatu dutela eta, udalaren orain arteko mutismo ta konfrontazio jarrera ikusirik, zein izango da zure jarrera honen aurrean? Zuen etxebizitza politika zertan desberdintzen da EAJ-k izan duenarekin? Esklabak-iturzulo bezalako proiektuak ote dira zuen udalaren ardatz?
Mikel
Mila esker Mikel, zure galderagatik.
uste dut aurretik erantzunda geratu dela
21. Nola izan da taldea osatzearen prosezua eta nola diseinatu duzue kanpaina?
Jokin
Mila esker Jokin, zure galderagatik.
uste dut aurretik erantzunda geratu dela
22. Kaixo Nagore!
Politika egiterako orduan, eta bizitza pribatuan, pertsonekin harreman zuzenak oso garrantzitsuak izaten dira. Hitzez esatea "elkarrekin" eta "denon artean" oso polita geratzen da, baina zuzenean hitz egiterakoan formak edota moduak desberdinak badira, pertsonak asko galtzen du.
Egungo gobernuko kideen inguruko kexa ugari entzun ditut zentzu horretan. Zure legealdian (ez dut dudarik egiten irabaziko duzunik), benetako errespetuari garrantziarik emango al diozu? Herritarrok, talde eta eragileetako kideok, benetan kontuan hartuak izango al gara?
Eskerrikasko!
Maite T. I.
Mila esker Maite, zue galderagatik.
Gure konpromisoa da herritar nahiz eragileekin kontatzea, ahal den modu sakonenean. Noski, beti errespetuz.
23. Irailean dira hastekoak Esklabetan etxebizitzak egiten. Zer egiteko asmoa duzue Krisiaren Semeak kolektiboarekin?
Josetxo
kaixo Josetxo..
Uste dut aurretik galdera hau erantzun dudala
24. Aurreko egunean debatean eta zuen ekitaldian entzun dudanez, orain zer egin duzuen askotan errepikatu duzue. Udalean egin duzuen jarduna behin eta berriz errepikatu duzue, baina zer diozue etorkizunari buruz? Orain arte egindakoa eginda dago, baina Azpeitia urte batzuk barru nola ikusten duzuen ez duzue zehaztu.
Miren
Mila esker Miren, zue galderagatik.
Etorkizunari buruz hitzegitean bi kontu; alde batetik, azken 8 urteetan egindako lanaren jarraipena izango dela eta bestetik gure herri programan jasotako proiektuak. Guztiak azpeitiarren lehentasunetatik abiatuta eta bost zutabe hauek ardatz dituztela:
1.- Ekonomia eta lana
2.- Gizarte babesa
3.- Etxebizitza politika soziala
4.- Azpiegiturak eta hirigintza
5.- Elkarbizitza
25. Kaixo Nagore, azken udal gobernuak planteatu nahi dizudan gaiari buruz ezertxo ere egin ez zuela ikusita, zure iritzia jakin nahi dut botoa eman aurretik. Gasteizera edo Bilbora egunero joan behar dugun ikasleok nazkatuta gaude 2 orduko bidaiak egitea bertara iristeko eta beste 2 ordu itzultzeko. Lotsagarria da Azpeitia bezalako herri batetik autobusik ez egotea Euskal Herriko hiriburuetara. Honen aurrean zerbait egiteko asmorik ba al duzu alkate bazara?
Piper Aldalur
Mila esker zue galderagatik.
Uste dut aurretik erantzunda geratu dela. Azpeitiko alkatea banaiz eskaera hau dagokionari bideratzeko konpromisoa hartzen dut
26. Atsaldeon Nagore,
Azkeneko urtietan gaztien artien parranda Axkoitira jutie ohituratzat hartu da, poteuen Azpeitin eotean anbiente earra ordu txikiyetan erabat galduz. Jakin nahiko nuke gustoa altzaudeten egoera honekin ala zerbait eiteko intentziyue dakezuten horren inguruen.
Eskerrikasko eta zorte on.
Jon
Mila esker Jon, zure galderagatik.
Aisialdiko ohiturak aldatuz doaz. Hala ere uste dugu Azpeitiko aisialdi eskaintza oso zabala eta anitza dela eta bide horretan jarraituko dugu.
27. Kaixo Nagore,
Garbi dago EH Bilduren politika ezkertiarra eta soziala dela. Ildo horretatik, zezenketekiko Azpeitiko EH Bilduk daukan jarrera oso kontserbakorra izan dela aipatu ohi da, arrazoitzat botorik ez galtzea argudiatuz. Zer iritzi duzu horretaz? herriaren iritzia erabat errespetatu behar al da?
Santiago
Mila esker Santiago, zue galderagatik.
Ohiko eztabaida da. Herritarrek erabakiko dute. Badugu partehartzeko ordenantza bat eta sinadura kopuru batekin, beste gaietan bezala, galdeketa bideratu daiteke, Udalak, herritarren hartutako erabakia babestuko du.
28. Aupa,
Egiye esan; ¿ez ikusten errezegi dakezuela irabaztie?
Iñaki
Mila esker Iñaki, zue galderagatik.
Ez noski. Boto bakoitza eta guztiak izango dira erabakiorrak.
29. EHBildu-ren bertute bat? Eta defektu bat? Eta EAJ-renak?
Saltsero
Mila esker zue galderagatik.
EHBildurena Zintzotasuna eta zabaltasuna.Defektu bat: Defektu bat baino gehiago hobetzeko arlo bat : egindakoa balorean jartzea.
PNVrenak ez dagokit niri erantzutea
30. Udaleko langilea zarenez, zergatik eh bilduk, alokairuan utzitako etxeen (kontribuzioa) ekarpena, erdira ez duzue jaisten gipuzkoako beste ia herri GUZTIEK bezala??.Are gehiago zaborra eta ura ordaindu behar ditugu.
Baita ere herriaren ahotsa entzuten duzuenez, edo ala diotenez PLIEGOAK Zergatik ez dira erantzuten???
Ongi izan eta suerte hauteskundeetan
IRRIFAR
Mila esker zure galderagatik.
Alokairuaren erdia ordaintzen du Azpeitiko Udalak eta hori Gipuzkoan leku gutxietan gertatzen da. Horrela, etxebizitza alokatzea ahalbideratzen da, eta adibidez etxe-jabeek bermatuta dute alokairua kobratzea (Udalak ordaintzen baitu). Sistema konplexua da baina diru-iturriak behar ditu.
Galderaren 2.zatia ez det ulertzen.
31. Kaixo. Azken agintaldian turismoa bultzatzeari gogotik ekin diozue, Donostiako gainkarga arintzeko "San Sebastian region" delako estrategian elementu garrantzitsu bilakatu duzue Azpeitia horrela. Industria horrek langileen prekarizazioa eta bizi baldintzen eskastea ekarri ohi du, hala salatu izan du ezker abertzaleak berak ere urtetan (ernaik lehengo urtean Donostian egin zuen kanpaina kasu). Aurrerantzean ere turismoa bultzatzen jarraitzeko asmoa duzue?
Eskerrikasko
Maite
Mila esker Maite, zue galderagatik.
Guretzat industriak du lehentasuna eta gainontzeko jarduerak osagarriak dira.Guk turismo jasangarriaren aldeko apostua egiten dugu eta mehatxua baina gehiago aukera bezela ikusten dugu. Donosti eta Azpeitiko turismo ereduak ez dira konparagarriak.
32. Arratsalde on.
Sanagustineko aurrez aurrekoan zirudien EAJk eta zuek nahiko antzera ikusten dituzuela gauzak eta lan ildo eta lan egiteko modu antzekoak dituzuela buruan. Zer da zure ustez gehien bereizten zaituztena? Edo zertan dituzu diskrepantzia gehien EAJrekin?
Eskerrikasko
Olatz
Mila esker Olatz, zure galderagatik.
Nere ustez aurretik erantzunda geratu da
33. Kaixo. Impostuak? Azpeitiko IBI-a...? Merekeo bai?? Monaco-n bizi geala emateu. Ez du ematen Bildu-ko udaletxe bat dugula.
Pablo
Mila esker Pablo, zure galderagatik.
IBIaren oinarrian higiezinen balio katastrala dago eta hori Aldundiari dagokio. Tamaina antzeko herrietako batazbestekoan gaude.
34. Esklabatako okupan asuntuekin,
Ez ahal zaizu iruditzen hanka egin zaizuela eskuetatik?
eta Bilduk borondate haundia duela Azpeitiar denona den eraikin
bat oparituz?
Antton
Mila esker Antton, zure galderagatik.
Aurretik erantzun da
35. Nik Nagore ez dizut galdera egingo erreflexio bat besterik ez. Amaiari egindako galdera batek dio "Gure herriko bi preson senidiek astebururo harea ta honea ibili ez daitezen ze pauso emateko prest zaudete?", Seguru nago beste herritar baten senideak gustora ibiliko liratekela hara eta hona beraiena ikusteko aukera edukiko balute.
Kaixo
Eskerrik asko, zure hausnarketa konpartitzeagatik.
36. Zerbait egingo dezute zakurren kateipe eramateko dagoen moda honekin?...kateipe, kakak...bereziki Etxebeltz inguruan...ez dago eskubiderik. udaltzaingoak vista gorda zerbait gertatu harte... Agur!
Begoña
Mila esker Begoña, zure galderagatik.
Duela gutxi martxan jarri genuen zakurrak lotuta eramateko kanpaina eta baita txipa jartzekoarena ere. Behin eta berriz txakurren jabeei arduraz jokatzeko eskatu izan zaie eta horretan jardungo dugu.
37. Azpeitiko festak politikarekin nahasteko ohiturarekin bukatzeko asmorik bai?
Iratxe
Mila esker Iratxe, zure galderagatik.
Azpeitiko festen adierazle nagusia herrikoiak direla da. Herriarekin eta herritar guztientzat eginak. Gure herriaren ispilu dira.
38. Kaixo Nagore,
Bikoterik ez duen 41 urteko neska bat naiz. Hilean 1000€ justu justu irabazten ditut. Gaur egun ikusten dut gazteek alokairurako sekulako laguntzak dituztela. Zergaitik ni bezalako egoeran dagoen jendeak ez du laguntzarik alokairurako? Ondo iruditzen zait gazteei emantzipatzeko laguntzak ematea baino nire kasuan daudenei ere laguntzak egotea beharrezko ikusten dut ikusita Azpeitiko alkoairuen prezioak.
Eskerrikasko
Mireia
Mila esker Mireia zure galderagatik.
Udalak alokairuaren benetako apostua egin du.Eta zure eskaerari erantzunez esan gure laguntzak zabaltzen jarraitzeko asmoa dugula. Guztiok dugulako etxebizitza duin bat izateko eskubidea.
39. Kaixo Nagore.
Denon artean progama konturatuko zinan denontzako ez dela, zeren euskaraz ez dakitenek ez dituzute kontutan edukitzen(impostuak ordaintzerakoak bai, noski, eta ateskundetako programeetan ere) Web gunean sartzerik bezterik ez dago edo etxera bidaltzen dituzutenean partea hartzeko dukumentazio eta propagandan. Dinamika berdinean jarraitzeko asmoa dezute?
Pedro
Mila esker Pedro, zure galderagatik.
Euskera gutxitutako hizkuntza bat da, urte askotan jasan dituen erasoen ondorioz. Eta guri udal bezela euskararen normalkuntzan pausoak ematea dagokigu eta erakunde hizkuntza izateko apostuari heldu behar diogu. Beraz, berdintasun printzipioaren baitan, euskera lehenesten dugu. Ez baitago galtzeko arriskutik salbu. Hori bai, herritar orok du informazioa bi hizkuntzatan jasotzeko eskubidea eta hori bermatuko dugu, orain arte egin dugun bezela.
40. Apa Nagore! Ikusiko zenun, xanjuandeiko festak pasa ostien Esklabatan Gazte Sozialistan Topagunie daola. Zuek alderdi bezela nola ikusteituzue topaketok? Laguntzie eskatzea juten bazaxkizue, laguntzie emangoiezue, ez? Sozialistan artien betire...
Markel Olaez
Mila esker Markel, zue galderagatik.
Udalean eskaera eginez gero, beste guztiak bezala aztertu eta erantzungo zaie.
41. kaixo nagore: "gure trena, zumarraga-zumaia, z-z,
denontzat nai degu, baitere surfeko taulak, bizikletak eraman, erosketak egin, trenak zearkatzen zituen erriak auxek ziren, (zumarramaga-azkoitia-azpeitia-zestoa-zumaia) busak kopuru mugatua dauka jendie eramateko, bañan gure urolako trenak maitatuak, nai adiña bagoi erantsi daiteke. Garraio garbi, txukun obeagorik ezagutzen?Urolako trena bastida arrieta, jose mari jaunak eta jaurlaritzakoek itxi zituen.
Bildukoek zer diozue oni buruz? bariantea egitea
erokeria dek, aparkatzie zaila zegok astegunetan,zer esanik ez, ekintzeren urtien zear antolatzen denean.
asier
Mila esker Asier zure galderagatik.
Uste dut erantzunda dagoela
42. Animaliyen ingurun. Kontun hartuta XXI. mendien gaudela ta bizidun danok dakeula hoixe, bizitzeko eskubidie:
1. Herri-galdeketaik ingo zenukete zezenketak kentzeko?
2. Hortaz aparte,neurririk hartuko zenukete azpeitin animaliyek dibertsiyoako ez ibiltzien alde? (Sokamutur, animaliyek ibiltzeituen zirkuek, poni txiki/zezen txikiyek umintzat, asto karrerak...)
3. Txakurrek suelto ibiltzeko guneik egokitzeko asmoik bai? Nahizta askok hala ibili herritik, beste batzuk arduratsuo gea ta lotuta ibiltze deu.
Mertzi!
Herritar bat
Mila esker zuer galderagatik.
gai hauek aurretik erantzun dira
43. Garraioari erreparatuz, autobusen ibilbidea aldatzeko asmorik izango zenukete? Ibilbidea aldatzeko saiakerak egin arren (“avenidatik” pasatzea alegia, sanjuandegitik izan beharrean), azkenean gaur egun egiten duen bidea onartzea hautatu zenuten: estua den zubi bat igarotzen du (bi ibilgailu handi aldi berean igaro ezin diren zubi hori), oinezkoentzako 10 pasabide gehiago zeharkatu behar dituzte (askotan hauentzako gelditu gabe, noski!), eta “babes ofizialeko” etxeen- bueltan, ibilgailuek 30km/hko abiadura errespetatu beharko lukete, baina tamalez, noski, ez da betetzen.
Diputazioaren gomendioa ere, gogora ekar dezagun, autobusen trafikoa herrigunetik kanporago bideratzearen aldekoa zen, ahaztu gabe azken orduan (2018ko uztila) goizeko ordu txikietan 3:20 oker ez banaiz nola ibili ziren obrak egiten, zakar harturiko erabaki hau bideragarri izan eta festak hasi baino lehen amiatutzat emateko…
Guztion segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzeko beraz, autobusen ibilbidea aldatzea ez litzateke koherenteagoa? Trafikoa herritik kanporago eramanez, ahal den neurrian?
Mila esker Nagore
Naroa
Mila esker Naroa, zue galderagatik.
Uste det aurretik erantzun dela
44. Kaixo Nagore,
Gogotik ari zara lanean kanpainan eta herritarrei zure proiektua azaltzeko saio horiek eskertu nahiko nizkizuke lehenik. Eskola jangelaren kalitatea sustatu eta lehen sektorea indartzeko baliabiderik jarriko al duzue? proiekturik bai norabide horretan?
Eskerrik asko,
Ainara
Mila esker Ainara zure galderagatik.
Aurretik erantzun da .
45. Kaixo! Herriko plaza ikusgarri polita da, eskerrik asko proiektu hori aurrera ateratzeagatik, benetako giroa sortu du herrian. Adineko pertsonek, ordea, ordu tarte batzuetan bertatik igarotzea sahiesten dute, balonazo bat jasotzeko beldurrez (tristea da). Neuri ere eman zidaten bat, ez batere xamurra. Astero da mahai bateko basoak puskatzen direla arrazoi berdinagatik, dena kristalez beteta utziz. Plaza anexo berria bilakatu da? Honen inguruan zerbait egiteko asmorik badago? Eskerrik asko.
Kakute
Mila esker zure galderagatik.
Honen inguruan erantzun da. Arazoa herritarron arteko elkarbizitzan sakontzea da
46. Ze iritzi duzu ezker abertzale ofizialistak gune autogestionatu, bere eskutatik kanpoko mugimendu... horien inguruan duen jarrera autoritaristarengan?
Pernando Amezketarra
Mila esker zure galderagatik.
Aurretik erantzun da Esklabatako ezker hegalaren erabilerari dagokionean
47. Kaixo Nagore!!
Zer desberdintasun daude EH Bildu eta EAJn artien Azpeitiyen? Zeatik in beher genuke zuek alde?
Nagore
Mila esker Nagore, zure galderagatik.
Arrazoi asko daude gure alde egiteko . Horietako batzuk azaldu ditut eta hor duzu baita gure herri programa.
48. Zergatik udaletik ez da debekurik ezarri , tabernetan erretzeari beste herri batzutan bezela. Ta elikagunean poteoa zer dela eta?
Arantxa
Mila esker Arantxa, zue galderagatik.
Tabernetako egoeraz aritu gara eta tabernetan ez erretzearen aldeko politikak sustatzen jarraituko dugu.
Elikagunea ez da taberna bat. Besteak beste,tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko gune integral bat baizik.
49. Kaixo Nagore, nola ikusten duzu pertsona elduek bideratzeko, ze Azpeitiko zahar etxean lekua irteteako badakizu, ze egin bear dugu gure elduekin?
Neu
Mila esker , zure galderagatik.
Gure konpromisoa da Azpeitiak behar duen tamainako erresidentzia publiko bat izatea.Eta hortarako dauzkagun baliabide denak erabiliko ditugu.
50. Kaixo, jakin nahi nuke ea zergatik ez dien errekak garbitzen arbola ta belarrez beteta, ta bestalde zelai luzen itzala egiten duten arbolak botatzen , ze pasatzea ba?
Iñaki
Mila esker Iñaki zue galderagatik.
Eremu hauen gaineko eskumena Jaurlaritzarena den Urak Agentziak du .
51. Piensos Bastidako usaiarekin noiz arte??
Nazkarekin ito arte??
Neurriak?
Jexuxa
Mila esker Jexuxa, zure galderagatik.
Piensos Bastidak azpeitiar askori lan ematen dio eta azken urteetan udalarekin elkarlanean arazo horiei aurre egiteko dagozkion inbertsioak egiten ari da.
52. Kaixo, 4 seme alaba ditut. 2 alaba ta semea Azpeitik kampora lanean.
Langabezi tasak Azpeitin behera egin duela zenion debatean. Kontuan artu duzue jende asko azpeititik kanpora doala lanera, herrian ez delako aukerarik?
Arantxa
Mila esker Arantxa, zure galderagatik.
Kontuan hartu dugu bai.Kontuan izan behar dugu lanpostu industrialen kopurua eta hor eman da errekuperazioa, nabarmen beste gure inguruko herriekin konparatuz. Gainera, kontuan izan behar duzu Azpeitiak egun 15.000 biztanle dituela eta proportzioan krisi aurreko langabezi kopuruaren azpitik gaudela. Hala ere, gure programan diogun bezala ardatz honetan lanean jarraitu behar dugu, denok baitugu lan egiteko eskubidea eta, gainera, lan baldintza duinetan. Gure lehentasuna da.
53. Langabezian geratu den jendearentzat kursilloak eta habar aipatu zenitun , san agustinko debatean , ondo legoke beste lamposturen bat lortzeko agian, baiña zer duzu pentzauta 55 urteko pertsona batentzat , ze kursoa egin arren lantokian gazteak nahiago dituzte.
Gogoan artu 55 urteko pertsona , paroan, 4 zeme alaba ikasten baditu ta emastea lanik gabe, adibidez?
Paki
Mila esker Paki zure galderagatik.
Bereziki kezkatzen gaituen esparrua da zuk aipaturikoa. Benetan esfortzua handia egiten ari garela, orientazio zerbitzu propio batekin Sindikatu zaharrean. Hala ere, ez du inork soluzio magikorik. Banaka eta izen-abizenekin lantzeko konpromisoa hartzen dugu eta, edozein kasutan, inor atzean ez uzteko baliabideak ditugu gizarte laguntzetan.
54. Hauteskundeak pasa ondoren EH bilduk herrian, inguruetan eta bide bazter guztietan jarri dituen plastiko pilak nola jasotzeko asmoa duzue?
Maribi
Mila esker Maribi, zure galderagatik.
GUk bermatuko dugu guztia dagokion moduan jasotzea
55. Gero eta uso gehiago herrian. Zikinkeria besterik ez dute ekartzen. Ze neurri hartuko zenituzke?
Tomasa
Mila esker Tomasa zure galderagatik.
Gaiari heldu diogu eta azterlana enkargatuta dago.
56. Bildu zezenketa eta animalien maltratoaren kontra dago. Azpeitian izan ezik?
Azpeitian ez da maltratoa?
Amaia
Mila esker Amaia, zure galderagatik.
Aurretik erantzunda dago
57. Sustapen planaren barruan , merkataritza aipatzen duzue.
Negozio azterketa egiteko laguntza eta webguneak egiteko laguntzak, nork udalak ala (orain bezela)
Eusko Jaurlaritzan laguntza doainekoa izengoa ?
Leire
Mila esker Leire zure galderagatik.
Udalak merkataritza laguntzeko onartu berri duen lerroan jarduera hauek diruz laguntzea aurreikusi du.
58. Psoek zinegotzi bat aterako balu EAJTari alkatetza kenduko zeniokete beraiekin bat eginik? Madrilen bezela?
Esti
Mila esker Esti, zure galderagatik.
Edozein erabaki hartu aurretik hautsekunde emaitzak ikusi beharko dira
59. 19 urteko gazte bat naiz. Herriko festak oso politizatuta daude azken urteetan. Marea arroxako kamixeten logoak, mitin politikoak...
Gazte denok ez degu bide eta ikuspuntu bera. Kanpo sentiarazten gaituzue!
Ze iritzi duzu?
Joseba
Mila esker Joseba, zure galderagatik.
Aurretik erantzunda. Hala ere uste dut festak herritar guztiei begira antolatzen dira. Egitaraua da horren adierazle
60. Tabakoaren legeak Azpeitirako ez duela balio ematen du. Tabernetan berdin berdin erretzen da.
Bilduren legealdian ez da ezer egin, noizko isunak?
Iñaki
Mila esker Iñaki, zure galderagatik.
Aurretik erantzun da
61. Basazabal, Soreazu... Hasierako proiektuak EAJkoak zirela esaten dute. Bilduren agintaldian bukatu dira eta orain domina zuen eraman duzue. Proiektuak Eajkoak zirela egian da?
Maialen
Mila esker Maialen, zuer galderagatik.
Ezin dira nahastu azpiegiturak eta proiektuak. Soreasu eta Basazabal eraikinen erabilera proiektuak guk herritarrakin batera elkarlanean adostu eta martxan jarri ditugu. Eta proiektu hauek EH BIlduren legegintzaldian erabaki eta exekutatu dira
62. azpeitin ere miraria dek edozein lekutan aparkatzie, nahiz eta, espaloi gañien taberna atarian, esate baterako urtzi alegia. Dena aho zuloan aparkatu nai degu, Tabernan lagunekin berriketan jardun, bitartean agureak bide erdira irten bear, non daude, udaltzaingoak?"doble filan"aparkatuz.
asier
Mila esker Asier, zure galderagatik.
Udaltzaingoari dagokio arau hausteen aurrean dagokion bidea jarraitzea.
63. Hauteskundeko panel ofizialetik kanpo jarri dituzue zuen kanpainako argazki eta kartelak. Oso ondo dakizue hori ezin dela egin! Zer esanik ez rotonda guztiak plastikoz bete dituzuela... Hori ez da berdintasunez beste alderdiekin jokatzea! Zer iritzi duzu honen inguruan?
Ane
Mila esker Ane, zure galderagatik.
Hauteskunde batzordearen irizpideak eta erabakiak jarraitu dira nik dakidanez.
64. Urolako trena "zumarraga-zumaia z-z; zumarraga-azkoitia-azpeiti-zestoa-zumaia zearkatzen zituen
noizbaitean osorik martxan ikusiko al degu? ankasartze galanta egin zen hau kentzean, ze iritxi duzue bildukoek honetaz?
asier
Arratsalde on, Asier,
Ados nagoela zure hausnarketarekin, aurretik ere esan dut trena defendatzen dugula gure bailaran.
65. Azpeitiarrei komunikazioa euskara hutsean bidaltzen jarraituko duzue? Izan, ere, eskutitz asko euskaraz bakarrik bidali dira, festetako egitaraua bezala.
Hermenegildo
Mila esker,
Euskera sustatu beharra daukagu gu bezalako herrietan bestela desagertu egingo da, hala ere, ez daude lehen eta bigarrengo herritarrak, denak eskubide berdinak dituzte eta hizkuntza guztietan ematen ditu udalak zerbitzuak, arabieraz ere.
66. Zehazki sanjuandegi auzoan zer berrikuntza egiteko asmoa duzue?
Gaztie
Kaixo, Sanjuandegi inguruan aritu naiz. Auzo oso garrantzitsua da Azpeitian eta esfortzu handia egin dugu eta egingo dugu denontzako egokia izateko.
67. Arratsaldeon Nagore, eraikin publikoetako garbiketa, udal kirol instalazioetako garbiketa, kaleko lorazaintza lanak eta abar luze bat esku pribatuetan dago, zer daukazue aurreikusita gai honetaz koalizio ezkertiar bezala?
Eta landetako kiroldegia, ez dago ordu asko erabilpen gutxirekin?
Karlos
Kaixo, Karlos,
Azpeitiko udala izango da subkontratazio maila gutxien duen udaletako, konparatu ezazu zenbat langile dituen gure aldameneko herriekin. Hala ere, gure apustua lanpostu duin publikoaren aldekoa da. Azpeitiak bi kiroldegi gune ditu, Sanjuandegin bata eta bestea Landetan, bien erabilera hobetzea gure etengabeko lana izan behar du, izan ere, kirolean gauzak oso ondo egiten ari gara.
68. Kaixo nagore, zer duzu esateko esklabatako eremuan gertatzen ari den jantoki sosialaren aurrean , ta okupa bezela darela jakinda, utzi egiten zaie?
Kloe
Kaixo Kloe, gai honi buruz luze jardun dugu, usten dut erantzun dizudala.
69. Batenbat konturau al da azken urtietan azpeitiko herriye poliki poliki inkomunikatuagoa dagoela ?
Ez trenik, autopista o autobiaik, aeroportiik, metroik, tranbiaik, bilboako bus gutxi... Hauek danak pagatzeko azpeitiarrakin akordatzen die baino geyo ez. Nik dakidala izan ditugun alkateak azken aldiyen, inor ez da kejatzea eo honen kontrapartida eskatzea jun. Animauko al zea ?
Aitor
Kaixo Aitor,
Neurri batean arrazoi duzu, gure konexioak hobetu egin behar ditugu eta hori bultzatu behar du udalak. Baina, Aitor, edozerk ez du balio. Gure bailaratik 30 minutu/ordubetero autobus bat dago Donostiara, eta 45 minututan Donostian gaude. Kontuan izan hirietan lanera joateko batzuek hartzen duten tartea. Autopistari dagokionez ez da justua, guk ordaintzea eta ordaindutako gure bailararen ordez beste leku batzuetan (errepideak dituzten herrietan) inbertsioak egitea. Bultzatu beharreko hobekuntzak dira baina neurriz.
70. Kaixo Nagore,
Eneko Etxeberriaren agintaldian amaitzekoak zineten bidegorria, baina ezer egin gabe duzue oraindik. Aurtengo hauteskundeak baino bi hilabete lehenago hasi zarete mugitzen eta zuen proposamenetan ageri da bide gorri sarea osatzen ari zaretela. Gainera, bi astez geldirik egon da eta inon ez duzue horren gaineko informaziorik eman.
Aurten diozue urtea amaitzerako bukatuta egongo dela. Hala ez balitz zer?
Bestalde, Urrestilla eta Azpeitia arteko autobus zerbitzua hobetuko duzue? Izan ere, udan haurrak Azpeitira joan nahi badute oso autobus gutxi izaten dituzte, ondorioz, erabat mugatuta daude.
Besterik gabe, bi gai hauek urrestildar moduan oso garrantzitsuak direla azpimarratu nahi nizuke.
BIDEGORRIA ORAIN!
Urrestilla herria da
Arratsaldeon, Udalean dago Urrestillako bidegorria ordainduko duen diru osoa 2018ko abendutik, proiektua adjudikatua dago eta lanean ari dira. Hitzarmena sinatuta eta urte bukaerako bukatuta egongo da zalantzarik gabe. Beste leku askotan ari dira bidegorria eskatzen eta Urrestillan lortu da.
Autobus zerbitzua, beste hainbat galderetan bezala, sustatzeko eta hobetzea eskatzeko konpromisoa hartzen dugu.
71. Arratsalde on Nagore! Etxebizitza alorrean lan ona egiten ari zaretela uste dut. Noizko espero da babes-ofizial eta tasatuetako bigarren fasearen hasiera? Aurrez, esker mila!
Gazte bat
Arratsalde on,
bigarren fasea martxan da, izen emateak eta zabalduta daude eta zozketa bideratzea espero dugu.
72. EhBilduk eta EAJk 8na zinegotzi lortzen baduzue eta PSEk EAJri babezten badu, ze motatako opozizioa egingo duzue?
Eneko
Mila esker Eneko, zure galderagatik.
Eraikitzailea
73. Kaixo Nagore, krisiaren semearen inguruan eta esklabetako okupazioaren harira, gardentasun falta handia ikusi dut, neuk, Uztarriara bialdu duten oharren bidez jakin dut gazte hauek aurrera daramaten jardueraz. Alkatetza eusten baduzue eta oraingo “standbay” egoera bukatzen denean gai onekiko, zein da zuen asmoa okupazio honekin?
Amaia
Mila esker Amaia, zure galderagatik.
Aurretik erantzun da.
74. Kaixo Nagore,
Afrikan egonda zaudela eta gainera hara bueltatzea zure ametsetako bat dela irakurri dut. Esaterik bai han ikasi eta hemengo egunerokoan aplikatzen dituzun pare bat ikasgai? Eskerrik asko eta zorte on!
Bidaiaria
Mila esker zure galderagatik.
Bi kontu; Gauza material gutxi behar ditugula zoriontsu izateko eta munduan aberastasuna gaizki banatua dagoela.
75. Badakit Azpeitiak behar handiak dituela hirigintzan, gizarte arloan, ekonomia, kultura eta beste zenbait arlotan. Nire eskaerak ez du aurreko horien garrantziarik, txorakeri bat horien aurrean, baina aspaldi gaindituta egon behar lukeen gaia da. Tabernetan erretzen uzten ez duen legea betearazi behar al dezute? Aurreko legealdian ez didate kasurik egin, kexa azaldu nuen eta ez nuen ezer lortu. Turismoa gehiagora doa gure herrian eta taberna batzuetan ikusten den irudia lotsagarria da. Bitan tabernari bera egoten da erretzen. Badakigu denok nun uzten duten erretzen eta nun ez. Ez badugu behintzat erretzaileentzako turismo bat aldarrikatu. Osasun kontua ere badela iruditzen zait. Errespetua eskatzen det eta udaletxe berriari betearaztea.
Iñigo Altuna
Mila esker Iñigo, zure galderagatik.
Aurretik erantzun da.
76. Kaixo,
Zezenbeltzeko kide bat festa zinegotzi bezala izateak asko esan nahi duen arren... Festa eredu desberdin bat ezartzeko asmorik edo ideiarik ba al duzue?
Animo kanpañako azken egunekin!
Olatz
Mila esker Olatz, zure galderagatik.
Guztion artean eta guztiontzako festak egitean saiatuko gara
77. Esklabako ezker zatiye okupau izena ixiliyen eman du zure taldiek oaiñ arte... Ze bildur dao? Zeatik lixkarrien ibili baño ixkutuen? Horren aurrien alkate bezela ze eiteko asmue dezu?
Mikel
Mila esker Mikel, zure galderagatik.
Aurretik erantzun da
78. Kaixo!
Zezenketan eta sokamuturren inguruko ze iritzi dezu eta dezue talde bezela? Ezin det ulertu orokorrien, zezenketan kontra jun arren, sokamuturre defenditzie (zuen taldekidiek eta botue ematen dizuen askok adibidez). Zezenan sufrimentue berdin-berdiñe izengoa ba? Entendiu laiket herritarran kontra jartzie izengo litzekela, baño zeoze ein berra daola iruitze zat.
Eneko
Mila esker Eneko zure hausnarketagatik.
Aurretik erantzun da
79. Kaixo Nagore,
Bada denboratxoa zaborontzi berriak jarri zirela herrian, txartelarekin irekitzen direnak, etab. Berziklatzea nahitaezkoa da, eta txartelarekin irekitzen diren zaborontzi moderno horiek kontrol bat emateko direla suposatzen dut, bestela zergaitik dugu bakoitzak bere txartela?
Ba badira herrian zehar, hainbat zaborontzi izurraturik daudenak eta txartelik gabe irekitzen direnak. Beraz, benetan kontrol bat emateko bada, kontrol horren emaitzak nahiko faltsuak lirateke. Hilabeteak daramatzate matxuratuta zaborontzi horiek, eta inor ez dela ohartu ematen du, A ZER NOLAKO KONTROLA!! Edo kontrolak ez du inungo garrantziarik, edo kontrolatzen dela mito bat da...
Hainbesteko garrantzia eman zenieten zabor kuadeaketari aurreko kanpainetan, baina gobernatzea lortutakoan ahaztu egin zaretela ematen du. Oposizioan kritikak eta konpromezuak hartzea erraza da baina betetzeko asmoarekin, ez duzu uste? Erraustegiaren kontra joatea alperrik da gero herrian egin beharrekoei garrantzirik ematen ez diogunean. Txikikeriak iruditzen zaizkigunak ere badute bere pisua.
Inaxio
Mila esker Inaxio, zure galderagatik.
Arazo batzuk egon dira eta Urola Erdiko Mankomunitatea konponbideak jartzen ari da.kexa hau helarazioko diogu.
Hala ere zorionekok gea lortutako berziklapen tasagatik .
80. Zer eginogo zenduke azpeitiar preso batek ezpetxetik erten da herrira itzultzeakuen...??
onartuko zenduke udaletxeak ongi etorri bat antolatzie..??
zezenkatari buruz jarraituko dezu aurreko alkatien jokaera..??
JEXUX
Mila esker Jexux, zure galderagatik.
Gustatuko litzaidakeena da herri honetan bakea egotea, guk erabakitzeko izatea, eta presorik ez egotea. Edonork du bergizarteratzeko eskubidea.
Zezenketan inguruan aurretik jardun naiz.
81. Kaixo Nagore. Hezkuntza gayei gutxi heldu diyozue kanpainan. Nola ikustezu herriyen deun realidadie? udalan azken urtietako etxebizitza eta hiri antolamendu politikak ikastetxe jakin bat hauspotzeula iruitze zat, gurasuek gertutasunai ta parajiai garrantziye emateyobelako. Zer ingozue ikastola publikun erreferentzialtasune indartzeko? Zein elkarlan aurreikustezue?
Maite
kaixo Maite, hezkuntza oinarrizko eskubide bat da eta benetan etorkizun hobeagoa izateko ezinbestekoa. Usten dut, aurrera begiratu behar dugula. Ez da bat edo bestea, guztiok egin behar diogu aurre gizarte honek planteatzen dituen arazoei eta Azpeitian konkretuan ditugunak. Ez nago ados bat edo bestea bereziki laguntzen denarekin, baina zure iritzia errespetatzen dut. Usten dut, gizarte bezala denon bizitza hobea egiteko beste modu batetako planteamenduak egin behar ditugula, ez bata bestearen kontra baizik eta kooperazio mailan.
82. Arratsaldeon,
Azpeitiko industriari azken urteetan EH Bilduk zuzendutako udaletxetik jaramon gutxi egin zaio, debatean enpresa berriak etorri direla esan zenuen(Basarte poligonora, geihengo haundi baten Axkoitiren jabetza dena),baina etorkizun haundiko LUFEk(Euskal Ikea bezela ezagutzen dena),krisitik erten eta altzariak(Azpeitiko ikurretako bat)egiten dituena,alde egin behar izan du, udaletxeak emandako baliabide eskasia tarteko.
Alkate erten ezkero neurriak hartzeko konpromesua hartu zenuen,baino
ez ote zabiltzate berandu? Ez ote dezue sinisgarritasuna galdu?
Agur ta eskerrik asko.
AITOR
Kaixo Aitor,
bazen garai bat, uste dut azalpen askorik ez duela behar, Azpeitiko enpresak herritik kanpora atera zirela, tristea izan zen eta oraindik ere ordaintzen ari gara. Egia da altzarigintza krisi latz batean dagoela baino orain egoera beste modu batetako dela esango nuke, nik dakidala enpresa batzuek etorri dira, Irurenak ekarri du enpresa bat bere egoitzara, Ormola Azkoitiatik etorri da, Mendiaraz Zumaia eta Azkoitiatik eta beste hainbat ere. Tecnalia guztiz berritutako goi mailako zentro teknologiko bat bilakatu da. Asko dugu industriaren alde egiteko, eta egiten dugun guztia ez da nahikoa. Baina usten dut sinisgarritasuna Sammic eta Zubiola bezalakoak joan zirenean galdu zela...
83. Azpeitin noiz izango degu Zaharren Egoitza berria eta Publikoa?
Herri bakarra dala uztet Egoitza Pribatua BAKARRIK duena, gertu ditugu Zestoa eta Zumaia adibidez, bietan Publikoa eta Pribatua dituzte naiz herri txikiago eta biztanle gutxiyo izan
Begoña
kaixo Begoña,
Zestoak bi egoitza ditu baina bietako inor ez da zuk diozun irizpideen arabera publikoa. Azpeitiak egoitza bat du baino irabazi asmorik gabeko fundazio batean oinarrituta eta ez nuke pribatua kontsideratuko. Herriko egoitza izan da eta alkatea da lehendakaria. Hala ere, egoitzako plazak behar ditugu eta esfortzu handienak dedikatuko dizkiogu gure adinekoei.
84. Arratsaldeon,
Tabakoaren legea Azpeitiko tabernatan ez errespetatzearen aurrean, alkate erten ezkero, Enekoren permisibidadearen ildotik jarraituko dezu?
Eskerrik asko.
Maite
Kaixo Maite, honetaz ere luze jardun dugu.
85. Badira urteak jadanik Azpeitia herri erreferentea izan zela oztopo urbanistiko eta arkitektonikoak kentzen. Ordundik, Udalak herriko denda, taberna, eraikuntza berri eta abarrei IRISGARRITASUN LEGEA betearazi dio, non herritarrei suposatu digun gastu ekonomikoa kontutan edukita, nola da posible gaur egun Udalak berak egin dituen haur parkeetako berrikuntzetan, adibidez Karmelo Etxegai Ikastolan edo Balentina Agirre plazan, legea EZ betetzeaz gain, OZTOPO haundiagoak jartzea? Nola ulertzen da Udalak besteei betearazitzea eta berak ez?
Begoña
Mila esker Begoña, zure galderagatik.
Nik dakidanez udalak jaritako parke oro dira legalak. Eredua aldatu da baina batak ez du bestea kentzen. Dena den kexa kontuan hartu eta gaia aztertuko dugu.
86. Kaixo Nagore!!
Sekulako poza hartu dut zuen programan herrian liburutegi bat irekitzeko apustua egiten duzuelako. Zorionak! Uste dut Azpeitiari tokatzen zaiola, eta udaletik horretan laguntzea eredugarria iruditzen zait. Dena den, jakin nahi dut nola egingo duzuen hori... izene, aurrekoak itxi egin ziren ez zirelako bideragarriak.
Izar
Mila esker Izar, zure galderagatik.
Lan egingo dugu eskualdeak eta gure herriak liburu denda izateko. Benetan ilusioa egiten didan proiektua da, kultura ikuspuntutik liburu dendarik ez izatea benetan tristea da. Liburu denda gauza sinboliko bat da eta usten dut gure herriaren loraldi kulturalaren ispilua izango dela. Eragile ezberdinekin harremanetan gaude proiektuaren nondik norakoak aztertzeko, bideragarritasuna etab.
87. Egunon!
Badira herriko gune batzuk saintza edo mantenimendu lan gabezi larria dutenak, Nuarbeko urtegiaren inguruko bidea, Loiola-Loiolabide ibai ondoan egindako bidea, edo, lehengoan umearen aulkitxoarekin espaloiz aldatu behar izan nuelako zuhaixkak aspaldi moztu gabe zeudelako, Perdilegiko igogailutik Urola Ikastolara bitartekoa.
Azpeitiko enparantzarekin zentratuta jarraitu behar dezue edo herriko brigadako langileak herri guztian jarri behar dituzue lanean? Alkate ertetzen badezu behintzat.
Mertzi.
Aintzane
Kaixo Aintzane,
usten dut Udal langileak, konkretuki, brigadak izugarrizko lana egiten duela eta egiten dabilela gure herri txukun eta itxuraz mantentzeko. Sentitzen dut zuk ez baduzu horrela ikusi eta zure ekarpenak kontuan izango ditugu. Baina, brigadaren lana benetan txalotzekoa izan da nere ustetan.
88. Egunon,
Naturarekin eta ingurumenarekin konprometitutako alderdi bat bezela nuen EH Bildu, baina ondo iruditzen zaizu kanpaina elektoraleko edo zuek babestutako hainbat ekitaldi iragartzeko Azpeitiko biribilgune guztietan jartzen diren pankartak plastikozkoak izatea?
Eta ez iezadazu esan hemendik aurrera biodegradableak jarriko dituzuela...
Eskerrik asko.
Mari Kruz
Kaixo Mari Kruz,
egokia iruditzen zait zure ekarpena, kontuan hartzeko. Hala ere, gure kanpainan erabilitako material guztiak jaso eta behar den bezala birziklatzeko konpromisoa hartzen dugu.
89. Egunon,
Badakit ez dela Udalaren eskumen zuzena, baina uste duzu, lehengo astelehenean egon zen ataskoa adibideetako bat, eta egunero hainbat Azpeitiarrek pairatzen duguna, agian zuek deitutako 750 lagun hoien artean ez da Azpeititik kanpora lan egiten duen inor, saiezbidearen gaiari, zuk debatean esan zenuen moduan, oraindik buelta batzuk eman behar zaizkiola?
Eneko Etxeberriak Twiterren maiatzak 13an esana da, "Gure bailarak dituen errepideak hobetzea tokatzen zaio Aldundiari, egoera jasanezina bihurtu da", gai honen inguruan zuen artean ez dago erakutsi nahi dezuen adostazun hori?
Eskerrik asko.
Andoni
Arratsalde on, Andoni,
Eneko nire taldeko kide bat da eta bere hausnarketa hau nirea ere bada.
90. Egunon!! Adindunen etxez-etxeko 24 orduko atentzioa aipatu zenuen, Azpeitiko sistema berritzaile bezela eta ondo funtzionatzen duela saldu zenuen, sistemaren erabiltzaileen satisfakzio daturik baduzue?
Zigor
Kaixo Zigor, dakiguna da gero eta erabiltzaile gehiago ditugula eta beste herrietatik deika ari direla antzeko sistemak ere jartzeko. Ez duguna da kejarik, beraz, langileen profesionaltasuna kontuan izanda, ez dugu egokia denaren inguruko zalantzarik.
91. Egunon!! Ama zaren eskero, zer iruditzen zaizkizu Udalak egin edo berritu dituen azken parkeak, Izarraizko Atekoa, Balentina Agirre plazakoa edo Iraurgi Ikastetxekoa, kontutan edukita ze adinetako umeak ibiltzen diren, segurtasun neurriak betetzen dituzte? Garbitasun edo higiene aldetik nahiko gabezi ez al dute?
Istripuren bat edo beste egon da, baino ezer larririk pasa ez denez, parke estilo horrekin jarraitzeko asmoa adierazi digute Udaletik, benetan istripu larri baten zain egon beharra dago?
Mikel
Arratsaldeon, Mikel,
Parkei dagokionez segurtasun neurriak betetzen dituztenaren inguruko zalantzen inguruan, dakidanez, Udaleko teknikariek begiradapean egindakoak dira eta ondorioz seguruak izan beharko lukete. Garbitasunaren inguruan, beti dago gauzak hobeto egitea, eta egin behar ditugu, nire konpromisoa hartzen dut, baina aitortuz lan handia egiten ari dela gure Udaleko brigada gai honetan.
92. Barkatu, liburu denda nahi nuen jarri.
Izar
Kaixo, Izar, erantzun dizut liburu dendari buruzkoa. mila esker.
93. Alde Zaharreko kaleak oinezkoentzat soilik noizko? Trafikoa askoz gehiaho mugatu beharko litzatekeela uste dut. Oinezko eta bizilagun oro babesgabeko makina bat egoera bizi izan ditugu. Enparan kalekook, esaterako, beldurrez ateratzen gara sarri tamalez portaletik, gure umeei eskutatik ondo helduta (igogailutik atera orduko), edota ume karritoa hartu eta bizkarrezka, atzeraka atereaz.
Joxemi
kaixo, Josemi, Alde zaharraren inguruan neurri batean oinozkotzea lortu da, baina oreka bilatu beharra ere badugu, beste hainbat interes ere badaudelako. Tartean gure herriarentzat ezinbestekoak diren merkatari txikiena. Usten dut, elkarrekin lortuko dugula denontzako ona den egoera bat. Mila esker.
Gabon denei, batetik, gaurko egunean bat egitea nahi nuke lanean hil den langilearen lagun eta senideekin. Nire babesa eta dolumin sakonenak hemendik ere.
Bestetik, eskerrik asko herritar guztiei egindako galdera eta ekarpenengatik, beti da aberasgarria ikuspuntu ezberdinen inguruan jardutea.
Gogoratu igandean guztioi dagokigula erabaki garrantzitsua hartzea, denok bozkatzera joatera animatzen zaituztet. Erabaki garrantzitsua hartzea dagokigu.
Mila esker.