GUKA Whatsapp kanala

 

Urolako Komunikazio Taldeak Whatsappeko GUKA kanala jarri du martxan, egunak eman duenaren berri mezu bakarrean izateko. GUKAk arratsaldean bidaliko ditu jakinarazpenak, herriz herriko egun osoko edukirik aipagarrienak aukeratuta. Albiste esanguratsuenak ez ezik, bideoak, elkarrizketak eta beste bilduko ditugu. Horretarako, ezinbestekoa izango da kanalean sartzea, jarraitzea eta kanpaitxoa aktibatzea. 

Sartu GUKA kanalera, hemendik

Informazioa herritarren eskura jartzea da GUKA-ren helburua, eta bide horretan egindako beste urrats bat da GUKA Whatsapp kanalaren sorrera; izan ere, teknologiaren etengabeko garapena tarteko, tresna berriek eskaintzen dituzten aukeretara egokitzen joatea da gure erronka, eta herritarrei ahalik eta modu zuzenenean informazioa eskaintzea.