Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak, herria historian zehar (2003) liburua.
Honatx Imanol Eliasek efemeriden liburuari buruz esandakoa 2003an:
"Ezinezkoa da 1310ean sortutako Azpeitiko herrian gertatutako guztia jasotzea. Datu asko ezin dira ezagutu, eta idatzita gelditu direnak baino ez ditugu, baina hauen bitartez, herria bera ez ezik, herritarrak gehiago ezagutzeko baliagarriak iruditurik hasi genuen datu bilketa. Benetan lan luzea eta aspergarria bihurtu zaigu une askotan, baina etsi gabe osatzen joan gara. Gero, urtearen egun bakoitzean agertzen ditugun efemerideak aukeratzeak zaildu egin du oraindik eta gehiago gure lana, nolabait muga bat jarri nahi izan dugulako beraiek aipatzeko unean. Urteetako lanaren ondorioa da orain argitaratu den liburu hau. Aurrez, sekula ez nuen pentsatu inoren eskuetara iritsiko zenik, eta alderdi honetatik nire eskerrik sutsuena agertu nahi diot Uztarria Kultur Koordinadorari, berak ere, nik bezala, ikusi duelako lan interesgarria izan daitekeela gure herria eta herritarrak ezagutzeko, urteetan zehar Azpeitiak eta azpeitiarrek bizi izan dituzten une gozagarriak eta nahigabetsuen berri jakiteko."
Liburua aurkeztu arteko efemeride guztiak, beraz, Imanol Eliasek berariaz bildutakoak dira. Geroztik, ordea, Uztarria Komunikazio Taldeak datu-basea osatzen aritu da, eta azken urteotako informazioa gehitu du efemerideen atal berezira.