Aurten, hirugarrenez

Erabiltzailearen aurpegia Aetz Imaz 2025ko urt. 20a, 07:00

Aetz Imazek sansebastianetako egunkari berezian idatzitako iritzia da honako hau.

Aurten hirugarren aldiz irtengo naiz danborradan. Duela bi urte Itsasi kultur taldearekin atera nintzen, eta iaz Ikasberri ikastolarekin, Enparan edo Gipuzkoako Tertzioen jantziarekin. Aurten, beraz, hirugarren urtea izango dut eta Itsasirekin aterako naiz berriro, soldadu frantziarren jantzia errepikatuz.

Danborrada asko gustatzen zait, baina ezingo nuke arrazoi edo zergati bakar bat erabaki. Izan ere, herrian sortzen den giroa, danborraren soinua, danborra jotzea, lagunekin egotea… dira danborradan parte hartzerakoan gehien gustatzen zaizkidan gauzak. Badakit zertxobait urduri jarriko naizela eguna iristean, baina gehiegi ere ez dadila izan… Gainera, hirugarren urtea dudanez, lasaiago egongo naizela uste dut.

Aurten, berriro, danborradaz eta San Sebastian egunaren inguruko guztiaz gozatzea espero dut, eta, batik bat, eguraldi ona egitea. Horrek asko laguntzen du. Ea dena ondo irteten den!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide