Nire leihotik

Bihotza

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Ruiz 2023ko abu. 22a, 09:19

(Argazkia: Alaitz Ruiz)

2023ko abuztuko Uztarria aldizkariari Alaitz Ruizek egindako ekarpena da honakoa. Berea da argazkia eta bereak dira hitzak ere.

Lau omen dira elementuak, eta elementu horiek guztiak omen gara gu ere. Ura gara, lurra gara, airea, baita sua ere. Lau horiei, bosgarren bat gehitzen diogu batzuek: bihotza. Gehiago edo gutxiago, denek dute tokia gure barrenean, baita zeresana ere.

Baina zer izango lirateke lau elementu horiek bihotzik gabe? Arimarik gabe? Nola jakingo dugu gugan zer zeresan duten, ez bagara gure barruak askatu eta bertan dagoenari begiratzeko gai? Ez bagara sentitzeko gai?

Badirudi, batzuetan, egunerokotasunaren zurrunbiloan murgilduta, ahaztu egiten zaigula gure gorputzari eta bihotzari entzutea, lau elementu horiek gure barruan duten zeresana aintzat hartzea. Geure buruari "nor naiz?" galdetzea.

Eta zuk? Galdetu al diozu aspaldian nor zaren zeure buruari?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide