Nire leihotik

Kuttun

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Ruiz 2024ko urt. 2a, 09:00

(Argazkia: Alaitz Ruiz)

Alaitz Ruizek 2023ko abenduko Uztarria aldizkariko Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honakoa.

Nork esango zidan niri, zure ondoan eserita, zauden tokian zaudelarik ere, elkarrekin egunsenti bat ikusiko genuela. Hain ederra izango zela.

Nork esango zidan niri, begiak blai eta bihotzean irri, zure berotasuna hain gertu sentituko nuela. Momentu hau, nire kuttunenetako bat bihurtuko zela.

Nork esango zidan niri, faltan hainbeste botako zintudala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide