"Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean...", zioen Laboak. Eta makina bat aldiz jarri dizkiot nik hitz horiek inguruko baso, hiri nahiz bizipenei. Atsegin dut behe lainoa. Askotan, bilatu egiten dut behe lainoa. Eroso sentitzen naiz behe laino artean, eta sarritan galdetu izan diot neure buruari zergatik. Gehienetan, erantzunik gabe. Baina ez dit axola. Nire baitan pizten diren bazter miresgarri horiek ikusten jarraitu nahi dut, zerbait berriaren bila beti, betiko horren bila maiz.