Ez da itzalik argirik gabe, eta argia ez litzateke argi izango ilunik gabe. Batak berekin dakar bestea nahitaez.
Argiari esker ikusten ditugu inguruan ditugunak, itzalak dira, ordea, forma eman eta definitzen dituztenak.
Lehenengoak informazio gehiago izan arren, bigarrengoak gehiago kontatzen digu maiz, itzal guztiek ematen digute-eta aukera zer argik sortu dituen erreparatzeko.
Zergatik erakusten digute orduan bata bistaratzen eta bestea ezkutatzen, biak badira ezinbesteko garen hori ulertzeko? Forma emateko? Onartzeko? Maitatzeko?