Ordesa. Abuztua.
"A ze jendetza!", pentsatuko du askok. Bide ugari daude, ordea, toki berera iristeko eta hainbat eta hainbat toki berri ezagutzeko.
Kilometro asko behe lainoaren bakardadean ibili ondoren, gailurrean naiz. Inguruan beste hiru pertsona ditut, guztiok gara ezezagunak. Minutu luzeak daramatzat haizearen isiltasunari so eta behe lainoaren joan-etorriak harrapatuta, putre kuadrilla baten jolasa agertu zaigu bat-batean. Ezkutaketan dabiltza.
Agerikoa da, baina, nire irribarrea, bizitzen ari naizen momentu bereziaz jakitun. Gaur ere, mendiak opari bat egin didala jakitun.