Nire leihotik

Berezi

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Ruiz

(Argazkia: Alaitz Ruiz)

Alaitz Ruizek apirileko Azpeitia Guka aldizkariaren Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da hau.

Badira zuriak, beltzak,
horiak, zein arrosak.

Badira udaberri usaina dakartenak,
neguan goxo babesten direnak,
bada kiratsa darionik ere.

Badira lokatzetan loratzen direnak,
denen begietara eder ditugunak,
bada arantzak dituenik ere.

Badira plastikozkoak,
harriaren itzaletan indartsu agertzen direnak,
bada begiratu ezean zimeltzen denik ere.

Denak ezberdin
eta bakoitza berezi.
Denok merezi.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide