Iritsi naiz. Oztopoak beldur eta beldurrak oztopo izan dira urte luzez, baina gaur, harro esan dezaket hemen nagoela, orain dela hiru, 11 edo hogei urteko Alaitz hark imaginatu ere ez zuen tokian.
Dagoeneko lausotzen ari zaizkit bitartekoak, baina gaur, samur begiratzen diet amorruz, pozez, inpotentziaz eta ilusioz busti diren begi hauei. Zeinen azkar ahazten zaizkigun behin pasatutakoan!
Eta dagoeneko, baditut gailur berriak helburu ere. Baina gaur eskerrak eman nahi dizkiet bidelagun izan ditudan guztiei, batez ere amesteari sekula utzi ez dion ume txiki horri. Eskerrik asko!
Bide berrietan ikusiko dugu elkar.