Nire leihotik

Sentitu

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Ruiz

(Argazkia: Alaitz Ruiz)

Alaitz Ruizek maiatzeko Azpeitia Guka aldizkariaren Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Badator eguna, lainoak pixkanaka-pixkanaka atzean gordetzen dutena erakusten hasi dira. Patxadaz. Lurrak marrazten dituen formak agerian geratzen dira, eta ni, sekula ikusitako artelanik ederrenari so, zorioneko sentitzen naiz.

Egunerokotasunaren magia, naturak beti harritzeko nigan duen gaitasuna. Plazera. Isil. Eder.

Askotan ez da erraza zer nahi dugun jakitea, baina nola sentitu nahi dugun... ai! Hori bai! Norberak beti daki nola sentitu nahi duen. Zergatik ez horren bila joan?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide