Lagun Onak BTT taldeko Jakes Azkuek bigarren egin zuen zapatuan Castejon de Sos (Huesca, Espainia) herrian jokatutako Puro Pirineo enduro proban. Azpeitiar gaztetxoak 03:07,21 denbora behar izan zuen bizikletan jaitsiera gauzatzeko, eta bigarren postua erdietsi zuen denbora horri esker.
Igandean, berriz, txirrindulari nagusiagoen txanda izan zen. Ibilbide luzeagoa gauzatu behar izan zuten 245 parte-hartzaileek, eta Lagun Onakeko Erik Esnaola eta Gorka Iriarte izan ziren lehian. Iriartek 24:28,39 denboran egin zuen ibilbidea, eta 126. sailkatu zen. Esnaola, berriz, 24:32,50 denbora gauzatuta 129.a izan zen.