Arauntza Riders-eko kideak Riglosen lehiatu dira, Espainiako Kopako lehen jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Arauntza Riders 2025ko mar. 20a, 10:00

Arauntza Riders-eko kideak eta lagunak, Riglosen.

Reino de los Mallos Enduro Race lasterketa jokatu zen asteburuan Huescan. Bertan izan ziren Azpeitiko Arauntz Riders klubeko hamar lagun, eta gogotik gozatu zuten jardunaldiaz. Azpeitiarren artean, Mikel Artabidek lortu zuen markarik onena.

Joan zen asteburuan hasi zen Enduroko Espainiako Kopa Huescan (Espainia), Reino de los Mallos Enduro Race lasterketarekin. Hain zuzen Riglos herrian jokatzen den jaitsiera ikusgarria da, enduro munduan klasiko bihurtu dena. Bertan, 300 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten, eta tartean ziren Arauntza Riderseko bikerrak. Hain zuzen, Azpeitiko mendi bizikleta klubeko hamar lagun izan ziren Riglosen, mendiaz eta kirolaz gozatzen. 

Gallego ibaiaren ertzetan, Espainiako, Frantziako eta Euskal Herriko riderrik onenak bildu ziren, eta 27 kilometroko lau zati zeharkatu zituzten, 1.350 metroko desnibelarekin nahiz paraje ederrekin. Proba Gabi Torralbak irabazi zuen, iaz bezala. Azpeitiarren artean, berriz, Mikel Artabidek lortu zuen markarik onena kadete mailan 19. postua eskuratuta, 22 minutu ta 21 segunduko denboriekin.

Arauntza Riders klubeko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu gure babesle guztiei, haiei esker parte har dezakegulako horrelako sariketetan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide