Arauntza Ridersek indarrez hasi du denboraldia bi proba garrantzitsutan

Erabiltzailearen aurpegia Arauntza Riders

Trapagaranen eta Lesakan hitzorduak izan dituzte joan berri den asteburuan Arauntza Riderseko kideek. Asier Leon, Jon Etxaniz eta Ekhi Munduate emaitza onak lortuta itzuli dira. 

Asteburu berezia izan da Arauntza Riders taldearentzat, Euskal Herrian zehar ospatutako mendiko bi bizikleta lehiaketa garrantzitsutan parte hartu baitu.

Batetik, gure hiru taldekidek Trapagaranen (Bizkaia) jokatutako La Reineta jaitsieran parte hartu zuten. Espainiako Koparako puntuagarria den proba garrantzitsu honek Espainiako Estatuko 170 parte-hartzaile elkartu zituen. Asier Leon azpeitiarra, 23 urtez azpikoen kategorian, bederatzigarren postua eskuratuta nabarmendu zen, 3 minutu eta 18 segundoko jaitsiera bikain batekin.

Bestetik, Lesakan (Nafarroa) jokatu zen Sustrails Open zirkuitu berriaren lehenengo proba, eta 140 rider bildu zituen. Gure klubeko zortzi kidek parte hartu zuten bertan, eta horien artean bi nabarmendu dira:

  • Jon Etxaniz (Azkoitia), Master E-Bike kategorian laugarren izan zen, 12:33:40 denborarekin lan aparta eginez eta hirugarren sailkatutik bi segundora bukatuta.
  • Ekhi Munduate (Alegi), eliteen kategorian bederatzigarren postuan amaitu zuen 12:33:13ko denborarekin, maila bikaina erakutsita.

Arauntza Ridersetik gure babesleei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, haien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako horrelako lehiaketetan parte hartzea. Denboraldia hasi besterik ez da egin, eta gure taldeak dagoeneko 2025 egutegiko hurrengo probetarako prestaketan jarraitzen du, ilusio eta konpromiso handiz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide