Yerai Aranguren, txapeldun etxean

Erabiltzailearen aurpegia Arauntza Riders

Yerai Aranguren saria jasotzen, Arauntza Riderseko eta udaleko kidez inguratuta.

Euskadiko Eskola Skate Txapelketaren agertoki nagusia izan da azken asteburuan Azpeitiko skate parkea. Etxeko patinatzaileak eta Arauntza Riders saritu ditu federazioak.

Azken asteburuan, Azpeitiko Izarraitz skate parkea izan da Euskadiko Eskola Skate Txapelketaren agertoki nagusia. Hainbat herritatik etorritako gazteek parte hartu dute lehian, kategoria txikienetatik hasi eta infantiletara edo gazteetara arteko mailetan.

Jardunaldia giro jatorrean egin zen, eta parte hartzaileek beren maiala erakutsi zuten bowl modalitatean. Epaileen aurrean truko ikusgarriak egin zituzten, eta argi geratu zen etorkizun oparoa duen belaunaldi bat hazten ari dela.

Azpeitiak ordezkaritza izan zuen txapelketan, Arauntza Riders klubeko bi patinatzaile gaztek parte hartu zutelako bertan: Yerai Arangurenek eta Mikel Nievesek, hain zuzen ere. Arangurenek lehen postua lortu zuen bere kategorian, eta Nieves zortzigarren sailkatu zen, lan txukuna eginez.

Txapelketaren amaieran, Euskal Herriko Irristaketa Federazioak (EHIF) sari berezi bat eman zion Arauntza klubari, eskerrak emanez skatearen alde egindako sustapen lanagatik.

Txapelketa honen moduko ekintzek indartu egiten dute Azpeitiako Udaleren apustua kirol urbanoaren alde, eta aukera ematen diete gazteei beren burua garatzeko, lehiatzeko eta komunitate baten parte izateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide