Joan zen ekainaren 29an, Larra-Belaguan (Nafarroa) ospatu zen Sustrails Open Enduro BTT lehiaketaren bigarren jardunaldia. Eguraldi bero eta eguzkitsua izan zen, eta 30 gradu inguruko tenperaturak Euskal Herriko txoko guztietatik joandako 86 lasterkariak nekatuta utzi zituen.
30 kilometro inguruko ibilbide tekniko eta fisiko gogorra egin behar izan zuten, Erronkariko mendien artean. Guztira, 1.400 metro inguruko desnibel positibo gainditu behar izan zuten lasterkariek, lau jaitsiera osatuz.
Legazpiko Eneko Agirre izan zen Arauntza Riders taldeko onena, elite kategorian laugarren postua lortu baitzuen, 17:31:44 denbora bikainarekin. Haren errendimendu sendoak taldearen izena argi utzi zuen; izan ere, lasterketa gogorra izan zen, ibilbide teknikoa zelakoeta gaitasun fisiko handia eskatzen zituelako. Ekhi Munduate ere nabarmendu zen, TC2 jaitsieran denborarik onenetarikoa egin zuelako, eta itxaropen handiak sortu zituen. Hala ere, zoritxarrez, bizikletan izandako matxura mekaniko baten ondorioz ezin izan zuen lasterketa osatu.
Ez ohiko beroa eta eguzkia izan ziren protagonista, eta horrek hidratatzea eta kontuz ibiltzea eskatu zuen. Lasterkariak giro bero eta gogor horren aurrean erronka handia gainditu behar izan zuten.
Eskerrak eman nahi dizkiegu taldeko babesle guztiei, zuei esker horrelako ekitaldietara joatea posiblea delako.