Irailaren 27an, Ibarran (Gipuzkoa) jokatu zen Ibarrako Enduro Lasterketa, izaera bereziko proba bat. Aurten, lasterketak bi kategoria izan zituen: E-bike eta Bike, eta inguruko herrietako rider ugari bildu zituen.
Arauntza Riders-ek parte-hartze zabala izan zuen, hamar kidek hartu baitzuten irteera. Bike kategorian, Ekhi Munduate (Alegi) izan zen garaile; Gorka Iriatek (Azpeitia) hirugarren postua eskuratu zuen eta Haritz Zubimendik laugarren amaitu zuen.
Probaren ezaugarri nagusiak hirigunean eta gauez jokatzea izan ziren, eta bi tramo labur baina oso gogor,tekniko eta bizi osatu zituzten parte-hartzaileek . Giro bero eta hurbila nagusitu zen, ikusleek etengabeko animoak eskainiz.
Arauntza Riders-ek eskerrak helarazi zizkieten proba hau posible egin duten antolatzaile txikiei. Baita urte osoan zehar laguntza ematen dieten babesleei ere.