Irailaren 27an, zapatuan, enduro lasterketa izan zen Ibarran (Gipuzkoa), izaera bereziko proba herrikoia. Aurtengo lasterketa bi kategoriatan jokatu zuten: e-bike eta bike. Inguruko herrietako rider ugari bildu ziren hitzorduaren bueltan.
Arauntza Riderseko kideek ere parte hartu zuten proban; hain zuzen ere, hamar kide aritu ziren lehian. Bike kategorian, Ekhi Munduate (Alegia) izan zen garaile, eta Gorka Iriartek (Azpeitia) hirugarren postua eskuratu zuen eta Haritz Zubimendik laugarrena.
Probaren ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren: hirigunean eta gauez jokatzea. Bi tramo laburri, teknikori, biziri eta gogorri egin behar izan zieten aurre partaideek, eta giro beroa eta hurbila nagusitu ziren. Ikusleek etengabeko animoak eskaini zizkieten riderrei.
Arauntza Ridersek eskerrak eman nahi dizkie proba posible egin duten antolatzaileei, baita urte osoan zehar laguntza ematen dieten babesleei ere.