Joan den igandean jokatu zen Sustrails Open mendiko bizikleta zirkuituko azken hitzordua Irisarrin (Nafarroa), eta Arauntza Riders taldeko kideek maila bikaina erakutsi zuten. Denboraldiari amaiera emateko, parte hartze handia eta giro aparta izan ziren Irisarriko ibilbidean.
Oier Ezeiza Arauntza Riderseko kide azpeitiarra garaile izan zen Master 40 kategorian. Hark eusten dion maila ona eta esperientzia erakutsi zituen. Lortutako emaitza bikaina tarteko, denboraldi borobila biribilduta amaitu du Ezeizak.
Bestalde, Xiker Aizpuru azpeitiar gazteak ere parte hartu zuen lehen aldiz. Nahiz eta haustura baten ondorioz lasterketa ez zuen amaitu, esperientziaz gozatu eta asko ikasi zuela azpimarratu du Arauntza Riders taldeak.
Eguraldia lagun eta ikusle ugari inguruan, Sustrails Open zirkuituaren azken proba maila handiko lasterketa izan zen. Antolatzaileek, parte hartzaileek eta zaleek denboraldi osoaren balorazio oso positiboa egin dute.