Irekitzear da 2026ko federatuentzako izen emate epea

Erabiltzailearen aurpegia Arauntza Riders 2025eko azaroaren 18a

2026an Arauntza Ridersen federatzeko edota izena emateko asmoa dutenek hainbat datu bidali beharko dituzte arauntzariders@hotmail.com helbide elektronikora. Izena emateko epea azaroaren 20tik abenduaren 20ra artekoa da.

Arauntza Ridersek datorren urterako federatzeko edota izena emateko epea ireki du. Kirol taldea multikirola da, hau da, irristaketa kiroletan zein txirrindularitzan, bereziki mendiko txirrindularitzan, aritzen dena (enduro, DH, dirt jump…).

  • Bazkideak: baja eman nahi dutenek abenduaren 20a baino lehen jakinarazi behar diote taldeko zuzendaritzari.
  • Bazkide berriak: Arauntza Riders-en federatu nahi dutenek azaroaren 20tik abenduaren 20ra jarri behar dute harremanetan taldearen zuzendaritzarekin.

Informazio gehiago jasotzeko edota zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Arauntza Riders-en zuzendaritzarekin, arauntzariders@hotmail.com helbide elektronikora mezua idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide