Arauntza Ridersek YK Riders kamiseten sorta berria jarri du herritarren eskura

Erabiltzailearen aurpegia Arauntza Riders 2026ko urtarrilaren 15a

YK Riders kamiseta batzuk.

Gaurtik aurrera Bikeo Xanjuandegi tailer-dendan izango dira eskuragarri hamabost eta hogei euroren trukean. Helduentzako eta umeentzako kamisetak kaleratu ditu taldeak.

Azpeitiko Arauntza Riders taldeak YK Riders kamiseten sorta berria atera du, herritarrei taldeko arropa ofiziala eskuratzeko aukera emateko. Askotariko tamainatako eta modelotako kamisetak iritsi dira, bai helduentzat, baita umeentzat ere.

Kaleratutako kamisetak, beraz, adin guztietako herritarrentzako dira, eta gaurtik aurrera Bikeo Xanjuandegi tailer-dendan izango dira eskuragarri hamabost eta hogei euroren trukean. Horrez gain, aurki negurako txapelak ere jarriko dituzte salgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide