Urteko lehen auzolana egin dute Arauntza Riderseko kideek Egoi Adoren laguntzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Arauntza Riders

2026ko lehen auzolana egin dute Arauntza Riderseko kideek. Modu horretan, inguruotako bizikleta jaitsiera bideak-eta txukundu dituzte.

Inguruotako mendi bideak eta bizikleta jaitsietarako erabiltzen dituzten bideak auzolanean txukundu dituzte Arauntza Riderseko kideek. Joan zen astean egin zuten lan jardunaldia, eta bideoan jaso dituzte egindakoen inguruko azalpenak. Hain zuzen, Egoi Adok eman ditu egindakoen azalpenak. Adok urteak daramatza mendi bizikletan, baita mendi bideen zaintzaz arduratzen ere. 

Bideoa Alex Berasategik Arauntza Ridersentzat egindakoa da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide