Arauntza Riders handitzen, betikoen babesean

Erabiltzailearen aurpegia Arauntza Riders

​Tradizio bihurtzen ari den argazki horietako bat atera berri dugu. Laugarren urtez jarraian, indarrak batu ditugu Zebrandekin gure talde indaberritua eta kamiseta berria aurkezteko.

Urtero gero eta gehiago gara taldean. Familia hazten doa eta gogoak biderkatzen ari dira. Urteetako esperientzia, talde bikaina eta mendiko bizikletarekiko pasioa, dena jantzi bakar batean. Mendiko bideak gure zain daude eta datorren denboraldian ere estiloz, kalitatez eta erosotasun handienarekin zeharkatuko ditugu. 

Aurki izango duzue aukera zurea eskuratzeko, adi egon gure argitalpenei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide