Azoka Plazak itxura ederra izaten du asteartero, ekoizlez eta bertako produktuz beteta egoten delako. Hemendik aurrera beste ekoizle bat gehiago izango da bertan: Larreta. Behi esnearekin egindako askotariko produktuak edukiko dituzte postuan, hala nola jogurtak, petixuak, gazta, izozkiak...
Orendaindik ekarriko dituzte beren produktu fresko eta gozoak, eta azoka plazan eskuratu ahal diren produktuen eskaintza zabala handitu egingo dute.
Ongi etorri!