Azpeitia Cup futbol txapelketako antolatzaileek txapelketa bertan behera uztea erabaki dute. COVID-19ari eusteko asmoz, gaixotasunaren aurka lanean jarraitzeko ideian oinarrituta hartu dute erabakia antolatzaileek. Horretarako, osasun-agintariek eta OMEk kirol ekitaldien inguruan emandako gomendioak jarraitu ditu lantaldeak. Orain, garrantzitsuena biztanleen osasuna da, eta guztion lehenengo helburua da pertsonen arteko kutsadura saihestea.
Datozen egunetan, taldeetako arduradun guztiekin harremanetan jarriko gara hartutako erabakien eta neurrien berri emateko. Osasun egoera egungoa baina hobea izanez gero, futbol txapelketa aurtengo abenduan jokatzea aurreikusten du lantaldeak.