Zozketatu ditugu Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformak sustatutako elkartasun zozketaren sariak. Hauek dira zenbakiak:
1. saria: 6009
Ordezkoa: 3317
2. saria: 5301
Ordezkoa: 3148
Eskerrik asko guztio parte hartzeagatik. Sariak jasotzeko epea urtarrilaren 31ra artekoa da. Data horretatik aurrera, lehen sarien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeek jaso ahalko dute dagokien saria. Zenbaki saritua baduzu, jarri harremanetan ondorengo kanalen bitartez edo azaldu Haginpe tabernara:
- Instagram: @azpeitiaerrepresioarenaurka
- Helbide elektronikoa: azpeitiaerrepresioarenaurka@gmail.com
Momentu hau baliatu nahi dugu eskerrak emateko modu batean edo bestean dinamikan parte hartu duzuen guztioi: esku orriak banatzen, boletoak saltzen, propaganda egiten, manifestazioa antolatzen eta abar. Guztion lanaren ondorioz, Azpeitiko kaleak bete genituen abenduaren 27an, faxismoaren aurka borrokatzea zilegi dela adierazteko eta errepresioa bere forma guztietan gaitzesteko. Era berean, elkartasuna adierazi genien auzipetutako 43 kideei.
Elkartasun zozketan bildutako diru guztia kasu errepresiboei erantzuteko izango da, baita etorkizunean egindako dinamikak sostengatu ahal izateko ere. Izan ere, dakizuen bezala, bi kasuek irekita jarraitzen dute oraindik, eta gogorarazi nahi dugu hilaren 28an hasiko direla deklaratzen Gaztetxearen urteurreneko auzian ikerketapean dauden 23 kideak.
Beraz, aurrerantzean ere, lanean eta langileriaren eskubideen alde borrokan jarraitzera animatu nahi zaituztegu. Adi hurrengo deialdiei.
Errepresioari, klase elkartasuna!