Azpeitia Errepresioaren Aurka, Euskal Herriko beste errepresio kasu batzuekin batera 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitia Errepresioaren Aurka 2026ko otsailaren 1a

Eider Agirre eta Xuban Salegi.

Mobilizazioaren kriminalizazioari buruz Isabel Jaurenak Berria-n egindako erreportajean parte hartu dute plataformako kide diren Eider Agirrek (1996) eta Xuban Salegik (1997), Aroztegiko Elkartasun Komitearekin eta Sopelako 4ekin 1-ekin batera.

Hiru kasuetan ere garbi geratzen da, errepresioaren funtzioetako bat dela desmobilizazioa sortzea. Izan etekin ekonomikoak gidatutako proiektuekiko kontrakotasuna ez adierazteko, izan langileriaren miseriara eta itxaropen faltsuak baliatuta dirua zukutzeko diseinatutako apustu etxeen aurka ez egiteko, izan langileriaren kontra doan estatu autoritario bat inposatzeko mugimendu politikoa den faxismoaren aurka ez borrokatzeko.

Absoluzioa eta prozesu judizialak bertan behera gelditzea exijitzen dugu.

Erreportaje osoa hemen irakurgarri: 

Eider agirre: "Jazarpen eta presio poliziala gaitzetsi, beldurra eta desmobilizazioa sortzea helburu duten azpijoko mediatikoak eta kriminalizazio kanpainak salatu, eta estatuak faxismoarekin duen konplizitatea eta antifaxisten aurkako errepresio sistematikoa seinalatu".

Xuban Salegi: "EAJk gazteak eta gertakariak instrumentalizatu nahi ditu kriminalizazio kanpaina baten bitartez, errepresioa justifikatu eta boto gehiago lortzeko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide