Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformak elkartasun mertxan txapelketa jarri du martxan. Kamiseten eta poltsen diseinuak izango dira eta parte hartzea librea izango da. Hauek dira parte hartzeko jarraitu beharrekoak:
- Diseinuak gehienez hiru kolore izan ditzake, bakoitzak nahi dituenak.
- Diseinuak errepresioarekin edo Azpeitiko kasuekin izan behar du zerikusia.
Diseinua plataformaren helbide elektronikora bidali beharko da apirilaren 8a baino lehen, egilearen izen abizenak zehaztuta. Diseinu irabazleak tatuaje bat izango du saria, Keizpe Studioan.
Diseinuak bidali beharreko helbide elektronikoa honakoa da: azpeitiaerrepresioarenaurka@gmail.com
