Plazak gelditzen dira oinarrizko argazkigintza ikastaroan parte hartzeko

Izena eman nahi duenak azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera mezu bat bidali behar du, urtarrilaren 15a baino lehen

Azpeitiko Argazki Elkartean argazkigintza ikastaro bat antolatu dugu eta bertan argazkilaritzako oinarrizko maila erakutsiko da, Reflex kamera digitala erabilita.

Oraindik parte hartu ahal izateko plaza batzuk gelditzen dira, beraz, izena eman nahi duenak azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera mezu bat bidali behar du , urtarrilaren 15a baino lehen. Aurrenak idazten dutenek izango dute lehentasuna. 

Ikastaroari buruzko informazio guztia gure web orrian duzue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide